Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizitza zoramena da. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 51. orr.
Egonezina, zoramena, nahi eutsiezina, ekaitz moduko zerbait. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.
Zoramenaren edo eromenaren eta nahasmenaren adierazle ere bada hego haizea. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 140. orr.
Eta artean sinetsi ez banuen ere, zoramenaren atarian nengoen, ametsa errealitate bihurtzeko atarian. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 31. orr.
Baziren begininietako hondoa galdutakoak, zoramenaren ertzekoak, eta baziren betzuloak leize bihurturikoak, eromenaren mugakoak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 226. orr.
Arimaren zoramena dei dakiokeen amodioak ere ez ditu titulu hobeak bere jarraipena zilegitzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 243. orr.
Amaren zoramena, aitaren alaitasunezko oihua. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 199. orr.
Plazerraren zoramenak, bestalde, bekatuaren zama ahaztarazi zion nonbait. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.
Umeen burua zoramena da, beti dabil bueltaka. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.
Tribunetan zoramena izan zen; marka guztiak hautsi zituen hark. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 202. orr.
Zoramena izan zen, aizue! Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.
Odolean zebilzkion harrotasunak eta zoramenak eragiten zioten poztasun hura. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.
Beste une batzuetan, urguiluaren zoramenak jo zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.
Zenbat ez ote ditu zoramenak hartu, zenbatek ez ote dute beren gorrotoaren kopa zeru-lurren kontra jaurti? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 78. orr.
Korapilo bat eginda amildu ginen sofa gainera, zoramenaren menpe plazerraren leizera hondoratzera gindoazela, mundu zital honetatik at. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.
Milika ezazu, nire mihiak bere aluarekin gauza bera egiten duen bitartean, eta horrela, bion artean zoramenera eramango dugu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.
Zentzun guztien zoramenera, muxuz muxu, larruz-larru. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 187. orr.
Hasierako tantoen erritmoan, zoramenean, elkar apurtu behar horretan, berak jarri zuen patxada. Berria - Kirola 2004-04-04
Petrolioak bereganatzen ditu komunikabideetako lerroburuak, baina urre beltza ez da prezioen zoramenean harrapatuta dagoen lehengai bakarra. Berria - Ekonomia 2006-04-16
Zoramenean erori garelako inpresioa dut batzuetan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.
1977ko ilbeltzaren 19ko gauerdi aldera, herriko plazan eta sansebastianetako ospakizun ritualen erdian, bertako agintariek, libertaterik handienean eta jende asko eta askoren zoramenean, Euskadiko trapu txuri-gorri-berdea udaletxeko balkoian jaso zuten momentua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.
Oihukatu bezain laster mustulpika erortzen da mutikoa adiskidearen gainera, gorputz guzia osoki zoramenean, errepikatuz: "Xanti!... Xanti! Xanti! ...ezin geldituz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.
Auzoan autoa aparkatzea zoramena da, eta hemendik gutxira ezinezkoa izango da. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
Gaur oraino ez dakigu: "bizia" deitzen diote batzuek, "poza" diote beste batzuek, zoramen ona izan liteke. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.
Kantak Entusiasmoa ematen du aditzera, marinel haiek itsasoratu aurreko uneetan bizi zuten zoramen izpirituala. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 120. orr.
Badu gerrak, bere zoramen itsuan, bestek ez duenik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 45. orr.
Gure bizimodua zoramen hutsa zen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.
Zoramen osoan dire jarri familiak, Ongi Etorri beroena eginez, beren Saratar aingerutxo berrieri. Herria 2001-05-24
Bere irudiko, hura eromena zen, zoramen hutsa, demasa, itzela, izugarria. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.
Oso zaila litzaidake zehaztea bi mihietako zeinek murgiltzen nauen zoramen sakonagoan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.
Isurketa honek zoramenik eztienera eramaten du emakumea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.
-Zure sortzetiko zoramena ez balitz, zure semea ez zen sekula zoratuko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 152. orr.
Eta ez baita ageri hizpidean barrentzeko prest, baizik, zoramen maltzurrez, entzungor egiten du bere benetako egoeraren berri ematera ekarri nahi dugunean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 108. orr.
Halaxe hiltzea gustatuko litzaidake, plazerrezko zoramen izugarrian. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.
Londreseko kaleetan zereginik gabe ibiltzea gustatzen omen zitzaion, jende eta zirkulazio zoramena square eta kalezulo baketsuen lasaitasunarekin tartekatuz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.
Ihaute zoramenak jadanik estaltzen hasiak ditu bazterrak, dena mozorro, kantu, dantza eta besta. Herria 2004-02-05
Umeen poz zoramena, piraten begirada ikaratuak, Kako-okerrek biak ikusi zituen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 187. orr.
Horrekin oihu eta txalo zoramen bat lehertu zen borreroen artean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.
Guregan maitasun zoramen hura piztu duen beste pertsona bat agertu delako. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 272. orr.
Bere zoramenezko keinuak eginez jarraitzen zuen, ikaragarrizko estuasun bat jabetu izan balitzaio bezala. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 220. orr.
Zoramenezko gozamena sentitzen nuen neure ahalmena frogatuta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.
Hala ere, zoramenezko une batez, nire espirituak uko egin zion ikusten nuen hura ulertzeari. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.
Eta, erori, ez gau ero bateko sualdi labur batean, baizik eta zoramenezko erabateko pozoitze batean, maitasun gori gertagaitz batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.
Izakari goragoko bat bilakatua nintzen, mendera ezinezko adimen batez armatua, eta zoramenezko gozamena sentitzen nuen neure ahalmena frogatuta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.
Stevensonek aipatutako haiek eraiki zuten zoramenezko Babel hau; baztertuek, desoinordetuek, bere barkuan zetozen haietako batzuek berberek [...] Amerikako beste baztertuekin, beltzekin eta indioekin, estolderietatik hasi eta Empire Statearen gailurreraino. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.
Lagunok, maitasun zoramenezkoa etortzen denean, giza egitateak alde egin beharko du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.
Ondoren maitasun estua dator, eta laugarrenik zoramenezkoa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.
zoramena da (4)