Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoragarri 1 izond zoratzen edo liluratzen duena; guztiz ederra. ik liluragarri.

-Emakume zoragarria zara, Holly.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 39. orr.

Neska zoragarriz betetako paradisua zen hura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Musu ematen zieten zaurien harribitxi eder eta distiratsuz apainduriko esku zoragarri haiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

Aurpegi zoragarria du, baina ez da oso-oso bizkorra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

Ahalegintzen denak fruitu zoragarriak eskuratzen ditu, eta zuhurtzian oinarritzen denak sustrai iraunkorrak.  Elizen arteko biblia   Jkd 3,15

Hango jaki zoragarriak dastatzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 139. orr.

Alde guztietatik mendiz inguratua dagoen itsas golko zoragarri haren ertzean etzana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 184. orr.

Beraz, ikus dezadan hain grinatsu desiratzen dudan jainkosa-ipurdi zoragarri hau!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 90. orr.

Orduak eta orduak ematen zituen urruneko ikuspegi zoragarriei begira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.

Hego-haize zoragarria zebilen, zerua oskarbi.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 135. orr.

Zain dugun estualdiaren ideia zergatik datorkit gogoan darabiltzadan oroitzapen zoragarriekin nahastera?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 107. orr.

Bat-batean lasaitasun zoragarri batek hartu ninduen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 53. orr.

Birjintasunaren eta kastitatearen liliak hain usain zoragarriz inguratzen ditu guztiak, non, lurreko pentsakizunak ahazturik, zerukoak bakarrik nahi dituzten hausnartu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.

Irrika zoragarri horiei jaramon egin soilik; haien ahotsa izango da zorionera gidatuko zaituzten bakarra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 61. orr.

Hura momentu zoragarria!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Korritzen ari naiz... Zein mozkorraldi zoragarria!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Ordea, eta hau da gauza zoragarria, gai arrunt horien inguruan umeek idatzi zutena aparta izan zen kasu guztietan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 34. orr.

Ilargipeko une zoragarriak izan dira.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 34. orr.

Bazegon intxaur-zurezko armairu bat, agian barroko goiztiarra, ziri ilun zoragarriz txertatua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 95. orr.

Garaipen arkuaren azpian gelditu nintzen, ibilbide hura, ibilbide luze, zoragarri, izarrez betea, suzko bi lerroren artean Paris aldera nola zihoan ikusteko, eta argizagiak!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

Orduan, Dusselek, bere irribarrerik zoragarriena eginda, esan zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 120. orr.

Itxura zoragarriko dama hark mantu zarpail batez estaltzen zuen gorputza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.

Nor da munduko neskarik zoragarriena?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 36. orr.

Frantzisko gizaki berriak mirari berri-zoragarri batez egin zuen distira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.

2 (predikatu gisa)

Zoragarria da neska hau.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 157. orr.

Zoragarria zen ikuskizuna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.

Zoragarria zen hegorik gabe hegaz egitea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 239. orr.

-Zoragarria da hori! -esan zion Hermionek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 340. orr.

-Ez al da zoragarria, Stan?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 214. orr.

Ai, zein zoragarriak diren sorbalda horiek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.

Ez gara asko, baina bai onak eta zoragarriak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

Uda aurreko goiz sargoritsuan hemen sartzea zoragarri zaigu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 26. orr.

Izena ere zoragarria du.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.

Zoragarriak iruditzen zitzaizkion haren moduak, haren sudur zorrotza eta begi urdin argiak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 99. orr.

Niri ere zoragarria iruditzen zitzaidan harri beltzen olerkia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 67. orr.

Garbia eta zoragarria zen nire bizitza.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 164. orr.

Aurrealdeko imajina ugariek eta dorre bikoitzak, bi estaitako klaustro balkoidun ederra, dena iruditu zitzaidan zoragarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 270. orr.

Zoragarria begitandu zaidan gela narratsa eman didate.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 125. orr.

Zoragarria irizten ziola esan zidan berriz, sekula egin zioten erregalurik ederrena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

Chris galdezka ari zen bere baitan, ea berak bezain zoragarri iritziko ote zieten besteek Stephenen marrazkiei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.

Bi ume omen zeuzkaten, zoragarriak biak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 35. orr.

"Zer zoragarria!", hots egin nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

-Zoragarria! -esan zuen-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 50. orr.

3 (adizlagun gisa) ik zoragarriki.

Bazirudien zoragarri pasatzen ari zinetela, biok ere, elkarrekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 35. orr.

Nik esanen nuke eskiatzen ongi pasatzen zuela, zoragarri pasatzen zuela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.

Zoragarri portatu zen, barkuraino ere lagundu ninduen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 99. orr.

Zoragarri idazten duen idazlea, ulertzen duguna, gure hizkuntzan hitz egiten diguna.  Berria - Kultura   2004-02-04

Zoragarri ahoskatzen zuen.  Berria - Kultura   2004-05-30

Abesbatzakoek oso ahots politak dituzte, eta zoragarri abesten dute.  Berria - Kultura   2004-12-19

Itxaro Bordak zoragarri azaltzen du hori olerki batean: [...].  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.

Orduan esan nuen nire artean Jainkoa handia dela eta den-dena zoragarri antolatua zegoela, bizitza sinplea da eta jendea ez da konturatzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

Deitu patxada, deitu konfiantza..., baina Fernando Goñi zoragarri ari da pilotan jokatzen.  Berria - Kirola   2004-03-30

Eta eskiatzen ere zoragarri daki!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 227. orr.

-Galtza luzetan eta erretzen, zoragarri.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 165. orr.

Zoragarri! -oihu egin zuen Swan andreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.

-Bikain, zoragarri -esan zuen Monak-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 105. orr.

Buruzagi nagusien irudi karikatureskoak zirela, zoragarri ondo eginak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.

Zoragarri adeitsu, baina beti ere zeregin zehatzetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 203. orr.

Guzmudek eskaileretan aurkitu zuen Ishmir, sekula baino zoragarriago eta liluragarriago, begiak pozaren pozez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

O, atseginaren zoragarria!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.

Ikusten ari zenaren zoragarriak kamera etxean utzia oroitarazi zion, eta damutu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 276. orr.

5 zoragarriko izlag

Zoragarriko ideia hori bihotzez behar dut eskertu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 10. orr.

Ez daitezen lehert bi mendi parteak, badira zubi bezala utziak, harria ingurutik janik, zoragarriko zutikakoak eta trebesekoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 64. orr.

Adimena aparta, istapeak usain zoragarrikoak, planeta honetako ilerik leunena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

6 zoragarrizko izlag

Zoragarrizko goiza zen: menditxoak, itzalez beteta, berde kolorea ari ziren hartzen, gailurrak eguzkitara zituztela, eta bailara argiz beterik zegoen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 51. orr.

Nork ez du behar maitatu beraz zoragarrizko lurralde hau, bere mendi eta toki ederrekin bestalde?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 5. orr.

Zoragarrizko eskutitz politak idatzi ditu beti.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 142. orr.

Horrekin ere kopeta argitzen ez zitzaigula ikusita, zera bota zigun, zoragarrizko doinu kantari batez: "Agian hamar aste. Hortxe daukat topea".  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 75. orr.

Asanbladan bildu dira, nola ez, eta usadio duten bezala zoragarrizko ardailan hasi dira elkarren artean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 65. orr.

Joanden aste ondarrean pasatu ditugu zoragarrizko orenak kirolarier begira, pilotari, bertsulari, aizkolari andana bat.  Herria   2001-04-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bidaia zoragarri (5); doinu zoragarri (4); egun zoragarri (18); egun zoragarri batez (5); gau zoragarri (5); gauza zoragarri (7); hain zoragarri (5); herri zoragarri (6); leku zoragarri (5); liburu zoragarri (5); neska zoragarri (6); sentimendu zoragarri (4); udaberriko egun zoragarri (5)

zoragarri pasatzen (5); zoragarri zegoen (6); zuri zoragarri (4)

benetan zoragarria (11); berri zoragarria (4); bezain zoragarria (7)

edertasun zoragarria (4); egun zoragarria (11); eguraldi zoragarria (7); eguraldi zoragarria egiten (4); emakume zoragarria (4); esperientzia zoragarria (5); gau zoragarria (5); gauza zoragarria (18); hain da zoragarria (4); hain zoragarria (6); hau zoragarria da (4); hori zoragarria da (4)

ipuinari zoragarria iritzi (18); itxura zoragarria (6); leku zoragarria (8); neska zoragarria (4)

toki zoragarria (4)

urte zoragarria (4); zein zoragarria (8); zein zoragarria den (4); zeinen zoragarria (4)

zoragarria benetan (11); zoragarria da (129); zoragarria dela (14); zoragarria den (7); zoragarria du (7); zoragarria duk (6); zoragarria egin (5); zoragarria egiten (8); zoragarria eman (5); zoragarria ikusi (5); zoragarria iritzi zion (18); zoragarria iruditu (15); zoragarria iruditzen (17); zoragarria iruditzen zait (4); zoragarria izan (68); zoragarria izan da (13); zoragarria izan zela (8); zoragarria izan zen (30); zoragarria izango (31); zoragarria izango da (7); zoragarria izango dela (4); zoragarria izango litzateke (7); zoragarria izango zen (4); zoragarria litzateke (9); zoragarria zara (10); zoragarria zegoen (4); zoragarria zela (7); zoragarria zen (39)

are ipuin zoragarriagoa (18); ezin zoragarriagoa (4); ipuin zoragarriagoa kontatuko (18)

gauza zoragarriak (7); hain zoragarriak (6); une zoragarriak (4); zoragarriak dira (11); zoragarriak egin (5); zoragarriak iruditzen (5); zoragarriak izan (8); zoragarriak izan dira (4); zoragarriak izaten (4); zoragarriak ziren (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus