Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zorabio bat izan da, ez besterik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.
Emakume beltz garbitzaile hura, toilettean, izerdizko zorabio hura izan nuenean, nire ondoan belaunikatu zena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.
Odola taupaka zeukan lokietan, eta zorabio arin bat nabari zuen, belarrietan txistua eta urdailean ondoeza. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 185. orr.
Nekaturik eta erdi ahiturik zegoen arren, osabari ez zion bertze zorabio hark zentzua galarazi eta. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 441. orr.
Zorabioa, oka hasteko gogoa, handik lasterka alde egiteko beharra, denetarik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 89. orr.
Zorabioa pasatzen hasi zitzaidan. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 227. orr.
Idoiak abioa eman zion nire bizitzari, zorabioa sentiarazterainokoa batzuetan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 134. orr.
Denboraren neurriaren zorabioa, lehenengoz, orduantxe sentitu nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 210. orr.
Konkortu eta sena galduko duzu, harik ere zorabiotik irteten hasi arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 139. orr.
Bere bizitzan zorabioa eragiten zion amildegirako leiho hura zabal-zabalik zegoen berriro. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 303. orr.
Pultsio hutsaren zorabioa isiltasunean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 180. orr.
Iduritu zitzaidan ezen zorabioak eta eldarnioak hartu zuela dukesa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 173. orr.
Gero, Florent Parisen sartu zen, zorabioak hartuta, hortzak estu-estu, azenarioen gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.
Heldu belarrari zorabioak jotzen bazaitu, horrelaxe... hara begiratu, beheko eraztun lurrinezko hori baino harantzago, itsasora. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 58. orr.
Baldwinek eskailerak zabuka jaitsi zituen, zorabioak jota. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.
Zorabio batek eman ziola. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.
Zorabio antzeko ondoeza egin zaie han barrena pasatzean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.
-Zorabioa egin zitzaion karabinero bati, emakumeen besoetan gelditu zen gurutzetik jaitsitako Kristo bezala! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 275. orr.
Berriz ere abian, puntu finko bat bilatu nuen neure aitzinean, zorabioa ez berritzearren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Gaizkiaren lilurak benetako baloreak iluntzen ditu, eta grina txarren zorabioak gizaki tolesgabea desbideratzen. Elizen arteko biblia Jkd 4,12
Zorabioaren aurkako tableta haiek eraman nizkionean, [...]. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.
Bat-batean, bere zorabioan, burua biraka, dorrea hankaz gora egitera doala iruditu zaio. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 140. orr.
Halakoxe zorabioan bizi dira, buruz behera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.
Halako harridura motel batez hori pentsatu, eta gero, berehala, zorabioan babestu zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 151. orr.
Zorabio batean, ezker eskua haren bular gainean pausaturik nuela urratu genituen azken metroak, karrika hutsean gaindi.· Mugitzeko nekatuegi gelditu zen bertan, eguzkiak begietan zorabioa sortzen ziola. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.
Herenegun arratsaldean zorabio txiki bat izan zuela jakinarazi zuen eledunak. Berria - Mundua 2004-12-19
Lelo hark buruko zorabio sorra eragin zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 144. orr.
Izen polita; maitearekin zorionaren eta etsipenaren zorabio gozo-mikatzak bizitzeko txoko bat aukeratuko banu, jarriko niokeena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 116. orr.
Goragalezko zorabio jarraitu batean, itomenezko indar ikaragarri batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 331. orr.
Kaperaren hotzikara erlijiosoan, maitasunezko zorabio mutu hartan, [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.
Jo ninduen, bada, Finisterre aldean itsasoko zorabio gaitzak, jo, karrakak nor-eta neu ninduelarik gabizain. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.
Zorabio biziko herrialde batekoa naiz, non loteria errealitatearen zati nagusi baita. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.
Maiatzako eguzkiak halako epeltasunezko zorabio bat zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.
Bat-bateko zorabio batek goitik behera astindu zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.
Garondoraino iristen zitzaion halako hotzikara bat sentitu zuen, balizko zorabio baten iragarle. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 227. orr.
Harik eta beheraldiaren azkengabearen ideia hutsak zorabio ezin jasanezko bat gaineratu zidan arte. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.
Barrez irten ginen uretatik eta ohera egin nuen salto; zorabio sentimen batek hartu ninduen bat-batean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 94. orr.
Zorabio-haizea sartu die Jaunak barruan: bere egiteko guztietan oker daramate Egipto; eta hala dabil, botaka eta balantzaka, mozkor baten antzera. Elizen arteko biblia Is 19,14
Duboisek, berriz, lehen planoak eragiten dituen irrika-efektuak azpimarratzen ditu batez ere, fokatze-efektua, zorabio-efektua ("arrakala egin eta amildegi bihurtzen den harri-kozkorra") eta Medusa-efektua, aldi berean liluratzen eta esti eragiten duena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.
Gero, zorabio moduko batek sena lausotu zion, zuhaitz batean bermatu zuen bizkarra, begiak itsu, belarriak burrunbaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.
Dahlmann-ek zoriontasunez ezagutzen zuen toki bakoitza, eta zorabio puntu batez. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.
Bat-bateko mozkorrarena bezalako odol-zorabioa igo zitzaion zainetan gora, trumilka eta brastakoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.
Eta ez da bakarrik gol zorabioa, baita ikuskizuna ere. Berria - Kirola 2004-12-23
Edan baituzu Jaunak emaniko zigor-edari samina, hondoraino edan duzu zorabiozko kopa. Elizen arteko biblia Is 51,17
Izen bat behar da, begiz jo beharreko puntu bat, ezinkizunezko unibertso azkengabe honetan gogo-bihotzen zorabiozko harat-honatek nonbait etsi dezaten, eta betiko [...] atsedena har dezaten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.
Zorabiozko lehertu behar betean neukan burua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 347. orr.
Hik lehenengoetan izan duan gaitza, itsasoko zorabiozko gaitza izan duk. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 21. orr.
Jira eta jira aritu ginen, ez mugimendu uniformeetan, zabu eta astindu zorabiozkoetan baizik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.
Sinesten zuen denbora serie infinituetan; denbora dibergente, konbergente eta paraleloen halako sare gero eta zabalago, zorabiozko batean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.
Haren gorputzaren beroa sumatzen nuen nirean, zorabiozko eta berri, ametsetan nabaritua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.
bere zorabioan (3); etorriaren zorabioz (3); hura zorabioa (3); zorabio moduko (5); zorabio txiki (3); zorabioa egin (3); zorabioa eragiten (3); zorabioa izan (3); zorabioa sentitzen (6); zorabioa sentitzen nuen (3); zorabioak hartu (6); zorabioak hartu zuen (3); zorabioak izaten (4); zorabioak jota (5); zorabioak jotzen (3)