Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorabiatu, zorabia(tu), zorabiatzen 1 da ad zorabioa izan.

Nik bizitza eztiagorik ez diat ezagutu, Polixeneren arropa azpiak ireki eta haren soinekopeko pastel usainarekin zorabiatzen nintzen arte pasatzen nituen ordu haietakoa baino.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Istant batez zorabiatu eta behera jausiko nintzelakoan egon nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 313. orr.

Zorabiatzen hasi orduko, zati bat ahoan sartu, eta mamur ezazu, guztiz xehatu arte, gazitasuna oso ona baita goragaleari eusteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Lucy hasia zen erdi zorabiatzen, batetik gasoil edo petrolio usaina eta bestetik ontziaren kulunka etengabea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 196. orr.

Beharbada pasatu egin nahi zuen nazionaletara eta zorabiatu egin da menditarte biluzi honetan, atzera bere lerroetan zegoela usteko zuen gizajoak, iparra galduta, halako taxu oneko mutilak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.

Autobusean gindoazen erdiak zorabiatu egin ginen bidean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

Berriro zorabiatuko garela inork kulunka eragiten ez dion kuberta horretan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 176. orr.

Isolda zorabiatu, eta Tristanen besoetara erori zen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 18. orr.

Kirioak lehertu aginean egon zen, harik eta, zorabiaturik, lurrera zerraldo jausi zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 292. orr.

Zorabiaturik, balantzaka igo zen kaleraino, non etxeen argiak klisk-klask ari baitziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.

Txorimalo bat bezala erori nintzen mahai-ilaren artera, erabat zorabiaturik, konortea galtzeko zorian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.

Buruan hartutako kolpearekin erdi-zorabiaturik, ez zuen ondo bereizten non zebilen eta hanka-azpiko lurra ere arrotz zitzaion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 129. orr.

Raquel Welch bikinian ikusi eta zorabiatuta gelditu zen euskal artzainaren pasadizoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Emakumea oihuka hasi zen, zorabiatuta zegoela eta umeak nondik irtengo zion ere ez zekiela, eta apaiza bere ondoan nahi zuela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 165. orr.

Hitz egiten ari zitzaidan bitartean, zorabiaturik ahozpez erori nintzen.  Elizen arteko biblia   Dn 8,18

Zorabiaturik eta mazpilduta, kedarrez estalita, zutitu egin zen kontuz, betaurreko apurtuak begietara eramanez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 46. orr.

Jira eta buelta aritu nintzen zorabiatzeraino.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 36. orr.

· -Ostera zorabiatu al zaik heure Refugio?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 158. orr.

Zorabiatzen ez zait ba neska!  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 173. orr.

2 (zait aditz gisa)

Andreari zorabiatu zitzaion hasieran, baina ontzialdia oso laburra zenez, Coke pare bat hartuta aurre egin genion itsasoak eragindako ondoezari.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.

3 du ad zorabioa eragin.

Politika gora eta politika behera, epaileak zorabiatu zuen estutu nahian, haserretu zuen arte.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.

Hango ardoak nazioetako erregeak zorabiatzen zituen.  Elizen arteko biblia   Is 16,8

Gaur egun begiak kanpora so ezarri ditugu eta munduaren konplexutasunak zorabiatzen gaitu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 43. orr.

Gaur musuka zorabiatu nau.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.

Eten ezineko musuak zorabiatu egin zaitu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 79. orr.

Zorabiatu egiten nau horrek!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 418. orr.

Perfume horrek zorabiatu egiten ninduen eta kirats hark jateko gogoa kentzen zidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.

Zorabiatu egiten zuen ikusten zuenak, ordeka hilurrena ikuste hutsak, den-dena estaltzen zuen udazkeneko aire astunaz kargatua baitzen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

Hitz egiten hasten zenean zorabiatu egiten ninduen, haur nintzeneko karrusel txangoen moduan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 97. orr.

Tiro hotsak zorabiatu egin zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 217. orr.

Zorabiatu egiten zuen gailur garaien batetiko jauzian pentsatze hutsak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.

Minak zorabiatuta, judutarra zela oihukatu zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Minak eta nekeak zorabiaturik egon arren, Sam ohartzerako suspertu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 257. orr.

Txitxikov guztiz lanpeturik zegoen damekin hizketan, edo, hobeto esan, damek guztiz lanpeturik eta zorabiaturik zeukaten beren solasarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

Zorabiatzekoa izan da -esan zuen batek-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

4 (begiei, buruari edo kidekoei buruz)

Oisinek eskuak belarrietara eraman zituen, baina min zoliaren eraginez belauniko erori eta begiak zorabiatu egin zitzaizkion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 47. orr.

Saihetsak minduta, burua zorabiatuta, eta zenbat denbora pasatu den eta non gauden jakiteko larritasunarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

Burua zorabiatzen ari zitzaion kutxa ilunaren barruko astinaldi luzearen eraginez, eta goragaleak zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 95. orr.

Zeren egunkarietako izenburuak ematearekin bakarrik nahikoa baita burua zorabiatzeko, ugariren ugariz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 151. orr.

Burua jirabiraka zebilkidan, zorabiatuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.

Hutsik sentitzen zen artean, baina burua zorabia ziezaioten, bihotza eztenka ziezaioten, gogoa muturreko erabakietara bultza ziezaioten behar zuen premiaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 212. orr.

Burmuina zorabiaturik daukatenek, [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 38. orr.

Begiak lausotu zitzaizkidan, adimena horditu eta barrena zorabiatu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Bere hiltzaileen begi zorabiatuei begira, inori ez bezala berari zegozkion Lauaxetaren hitz erabakimenezkoak: [...]. Harry bat-batean kendu zen paretik, ideia bat irmo zuela bere buru zorabiatuan: Malfoyrengana joatea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.

Merry lau hankatan zebilen arrastaka piztia zorabiatu baten antzera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus