Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorabiagarri izond zorabiatzen duena.

Gero konturatu nintzen esferak bere baitan zeuzkan ikuskizun zorabiagarriek sorturiko irudikeria zela mugimendu hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Besteak deika hasiko zitzaizkien eskailera zorabiagarrietan edo bueltaka ibiliko ziren isiltasun hartan, korridore trabaz beteetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 230. orr.

Garbi-usain zorabiagarri batek hartu zuen konpartimendua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

Intsentsuaren usainak ohiko trinkotasun zorabiagarria zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

Ez zuen ezer arrarorik sentitzen, pastillak irensteko ahaleginak sorrarazitako goragale zorabiagarri antzeko hura izan ezik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

Perspektiba zorabiagarri batez igogailu-zulo bat marraztu zuenean, sei urte baizik ez zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Beste lauak, ezbaian ibili ondoren, espiral zorabiagarrietan gora joan ziren ekialderantz, hodei baxuen artean desagertuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 96. orr.

Sekula ezagutu den osinik beltzenera amilduko gintuen salto zorabiagarri bat eginen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.

Eskaintzen dituen bai ideiak eta bai nahaspilatzen duen "herriaren psikologoen" zerrenda, zorabiagarri samarrak dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus