Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertan, besteak beste, akzioak, enpresen partaidetzak, edota enpresen zorrak (obligazioak, bonoak edo letrak) negoziatzen dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.
Paperak ateratzen hasi zen artean zorra zenbatekoa zen jakinarazteko. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 58. orr.
Albert Péry auzapez zagon denboran, zorra azkarki goratua zen bainan ondarrerat polliki ttipitua ere. Herria 2003-11-06
Ni joango naiz zure zorra eskatzera, ea zer gertatzen den. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.
Frantzia zorrez itoa dela eta ez dela hola segitzen ahalko… Pobre bizi izan da, baina zorrik gabe. Herria 2004-08-12
Kudeatzaile txarren eta zorren menpe gaude. Berria - Ekonomia 2006-01-28
Zorren kobratzailetzat ikusten dute euren burua, zerga-biltzailetzat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 207. orr.
Garaiko gerrak sorturiko zorra finantzatu ahal izateko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 231. orr.
-Orain, mesedez, zorraren parte bat aurreratu behar didazu, berme gisa! -esan zuen Sobakevitxek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.
Esango zizun zorrak kitatu genituela, ezta? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 178. orr.
Zor duen estatu batek ez du kitatzen bere zorra kanbioaren bidez, partikular batek ere ez baitu bere zorra kitatzen dirua trukatuz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.
Zorra kitatzeko luzamendua eskatzea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 98. orr.
Osasunak zorra bi epetan kitatzeko hitza eman eta Athleticek erretiratu egin du salaketa. Berria - Kirola 2004-01-03
Herrialde zordunek bazuten beren zorren baliogabetzea eskatzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.
Zorrak ezabatzeaz gain, haatik, herrialde aberatsenek Afrikaren garapena zinez lagundu behar dutela adierazi zuen. Berria - Harian 2005-07-06
Munduko herrialde pobrenei kanpo zorra barkatzeko Gordon Brown Erresuma Batuko Ekonomia ministroak egindako saioak ez du arrakasta handirik izan. Berria - Ekonomia 2004-10-03
Estatuek zorra jaulkitzen dute, sarritan oso epe luzera, gainera (20 edo 30 urtera), eta urtero dirutza jakin bat erabiltzen da interesak eta zorra kitatzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.
Dirua zorretan lortzeko ahalmena erabiliz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.
Zorretan erosi zituelako gainera, On Camillo pobre hutsa baitzen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 313. orr.
Gobernu alemanak herrialdearen berreraikitzeari ekiteko eta aliatuei ordaindu beharreko zorrari aurre egiteko dirua barra-barra inprimatzeari ekin zion. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.
Udalbatzak, osoko bilkuran bilduta, haren zorra barkatzeko erabakia hartu du boz batez. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 31. orr.
Zor bat kitatzen ari denaren zeremoniaz... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 122. orr.
Enpresariek zor guztiak ordaindu beharko dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-09-14
Zesarren garaian, lur-zatiak izan ziren zor guztiak ordaintzeko dirua. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.
Zazpi urtez behin, zor guztiak barkatuko dituzue. Elizen arteko biblia Dt 15,1
Sektore publikoak metatutako zorraren maila ez izatea Barne Produktu Gordinaren ehuneko 60a baino handiagoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.
Nazioarteko Diru Funtsaren ordezkariek eta zorraren hartzekodunen batzarrak ezin zuten onartu, egoera hartan, erresumaren jarduera ekonomikoaren inolako etendurarik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 21. orr.
Oiartzunen fusilatu zuten, zor batek galdu zuen eta mezatara ez joatea izan zen aitzakia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.
Oso goiz, era berean, ikusi zen diruaren manipulazioa oso bide praktikoa zela zorrak murrizteko eta ordainketa-bitartekoen urritasuna arintzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
1980ko hamarraldian, zorraren krisiak nazioarteko finantza-merkatuetatik baztertuta utzi zituen garapen-bideko herrialdeak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.
35.000 milioi dolarretan jaitsi zen herrialde hauen zorraren balio nominala. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.
Ekonomia indartzen hasien egoera ere arindu zuen, haien zorrak dolarretan baitzeuden izendatuak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Gure aurretik loftean bizi zenak nonbait, zortziehun dolarreko zorra utzi zuen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.
Oraintxe baduzu, bi banku horiekin... hiru mila eta berrehun euroko zorra. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.
Aintzineko urtetan egin ziloa ez dute beraz tapatu, zilo hori ez da emendatu baizik, badute orai 75.000 euroren zorra. Herria 2004-01-29
Tratua egina, aitaren crosse-ko zapatillak hartu nituen, zorretan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.
Hainbat zor kitatu ezinak bultzatuta, konde jaunak bere burua bota zuen Veneziako zubi dotore haietako batetik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 142. orr.
Zerga haiei census zeritzen; eskubide ekonomikoak ziren, ez fiskalak; zor pribatuak, ez karga publikoak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.
Merkatu irekiko eragiketak eginez (open-market eragiketak, alegia, zor publikoa erosiz edo salduz). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.
Solonek agindu zuen Atenasen inor ez zela atxitua izango zor zibilengatik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 19. orr.
Zor ekonomiko izugarriak zituen, zaila baitzen mantentzea ordura arteko bizimodua. Berria - Kultura 2006-01-27
Zor fiskala 6.700 milioi dolarrekoa dela dio Ogasunak. Berria - Ekonomia 2004-11-02
60 milioiko kapitala eta 90 milioiko zor garbia duen honetan, 62 milioiko zor bihurgarria jaulkiko omen du aurten. Berria - Ekonomia 2004-03-24
Atzo izendatu du gobernuak komisio bat zor laborala zenbatekoa den zehazteko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.
Zor metatuek, azkenean, NDFren eta Munduko Bankuaren esku-hartzea ekarri zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.
Saudi Arabiaren estrategiaren arrakasta garesti ordaindu zuten oso zor handiak eta biztanle asko zituzten herrialde petrolio-ekoizleek. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.
Roberts jauna bera mutilzahar etxerik gabea zen, iragan ilun samarrekoa, zor handiak zituena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 128. orr.
Gauza guztien prezioak gora egin zuen, eta zilarrarenak behera; proportzioa, beraz, hautsi egin zen, eta zor zahar guztiak kitatu egin ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 71. orr.
Grekoek eta erromatarrek jainko txiki bana zuten gauza guztietarako, atzeratzen ziren hilekoetarako, arrakastarik gabeko artistentzako, tratu ezinezkoetarako, zor hipotekarioetarako. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 14. orr.
Ez da zor larririk egingo, ahizpa guztien oniritzirik gabe eta ageriko beharrik ez bada. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1180. orr.
Partzuergoko langile batzordearen ustez, «Nafarroako Gobernuak zor historikoa» du beraiekin, «beste funtzioarioekin lortu dituzten akordioetatik kanpo» utzi dituztelako.Haren zor ezin ulertuzkoak hizpide ziren beraren lagunartean. Berria - Ekonomia 2004-05-04
1930eko hamarraldiko Latino Amerikako zor-tituluen baliogabetze masiboaren ondoren [...] finantzaketa modu berri bat etorri zen 1970eko hamarraldian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.
Hango enpresetan inbertituta, eta batez ere zor titulu publikoak eta pribatuak erosita. Berria - Ekonomia 2006-02-01
Zor agiriak jaulkiko ditu BBK-k, 900 milioi euroko balioarekin. Berria - Ekonomia 2004-04-17
Akziodunek ontzat jo beharko dute enpresaren estatutu aldaketa, eta baimena eman beharko diote bonoak eta zor-agiriak jaulkitzeko. Berria - Ekonomia 2006-02-23
Askotan nahastu egiten baitzituen bere kartak eta besteek kalkulatu behar izaten baitzioten zor-agiriak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 69. orr.
Langile atzerritarrek «ekonomiaren eraikuntzan» parte hartzen dute: erosketa bidezko zergak ordaintzen dituzte, banketxe edo kutxetan kontuak dauzkate, zor txartelak denda eta saltoki handietan, eta Osasun edo Justizia egituren erabiltzaile dira. Berria - Harian 2005-05-11
Zeharo sentsibilizaturik gaudela pobreziak, egitura-doiketak eta zor programek [...] Giza Eskubideei eragiten dizkieten kalte larriez. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 125. orr.
Akusatuaren alde egiten zen delitu-kasuetan; zor-kasuetan, zordunaren alde; oinordekotza-kasuetan, auziperatuaren alde. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 224. orr.
1987 ondorengo nazioarteko zuzeneko inbertsioen parte handi bat, nolanahi ere, zor-bihurtzeen eta pribatizazio-programen eragiketen ondorio dira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.
1987an, Brasilek banku-zorrak ordaintzeko epea luzatzen zuela adierazi zuenean, banku anglosaxoi handien metatze-ahaleginak areagotu egin ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.
Txiroak hamarretik zortzi diren herri bat, arazoei erantzunik emateko ahalmenik ez duen herria, lan zorra 13.000 milioi dolarretaraino eraman duena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 136. orr.
1982 urtetik aurrera, industrializatu gabeko herrialdeen kanpo zorraren arazoarekin batera suspertu zen FMIren ekimena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.
1982 urtetik aurrera, industrializatu gabeko herrialdeen kanpo zorraren arazoarekin batera suspertu zen FMIren ekimena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.
Prest zegoela, esan zion, baita maizter-zorrak kitatzera ere, baldin neskak, lotara bertan gelditurik, konplitzen bazituen indianoaren gutiziak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.
Herrialde garatuek besteekin duten «ingurumen zorra» ordaindu behar dutela nabarmendu zuen Kirchnerrek. Berria - Gaiak 2004-12-19
Egunoroz izaiten zirèn diru-sartzeak, salerosiak eta zor-hartzekoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.
Ez diat dirurik behar; inoiz kitatuko ez dudan zor bat berdintzen saiatzea diat helburu bakarra. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 248. orr.
Zein zor gordeko zuen euskaldunekiko Vladimir Nabokovek, geroko liburuetan horrela hartzeko? Berria - Kultura 2006-01-31
Gazte, a zer zorra dudan zurekin! Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 228. orr.
Halatan, bada, guztiz ere dugu denok ahanztea beharrezko, geure buruari diogun zorra xuxen den ordainaz kitatzeko. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 129. orr.
Zorra zeukan Harryrekin, Attic liburu-denda bizirik atxikitzeko, esan zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 265. orr.
Zorretan sentitzen nintzen Pasteur-ekin eta pasteurtarrekin, hain harrera ona egin eta aurrera egiteko aukera emateagatik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 80. orr.
"Harreman arriskutsuak" zorretan dago orobat XVIII. mendearen bigarren erdian arrakasta handia izan zuen genero batekin: sentimenduaren eta grinaren nobelarekin. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.
Zor bat badugu, zuzentasunak manatzen duena, gure aintzinekoen alderat: [...]. Herria 2002-11-21
Orduz geroztik bere eskuizkribu guziak "Marques de Toberenea" titulupean sinatuz eta Italian egin zuen etxe dotoreari "Toberenea" izena ipiniz omenduko zuen Goizuetako sortetxeari zion zorra. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 278. orr.
Bere gaiztakeriaren zorra ordaintzeko hiru egunetan gorriak ikusi ondoren, heriotza mendekatzailearen mendean erori zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 790. orr.
Hiltzailea kalean zegoen, legearekiko zorrak kitatuta. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 80. orr.
Gaizkile baten heriotzaren ikuskizun lazgarri baina igarokorrak ez ditu kitatzen hark iraindu duen gizartearekiko zorrak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 78. orr.
Sakabiren hitzek argi erakusten dute trikitiak Elgetari dion zorraren neurria: «Gizon hura izan ez balitz gaur hemen trikitilaririk ez zen egongo». Berria - Kultura 2006-02-10
Baina badiat nik hirekin diruz ordaintzen ez den mesede-zorrik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 139. orr.
Eguraldiak behintzat ezeri ez dio zorrik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 107. orr.
Zorretan nago, izan ere, greziar herriarekin nahiz greziar ez direnekin, ikasiekin nahiz ezikasiekin. Elizen arteko biblia Erm 1,14
Antoniorekin dudan zorra azaltzeko, edozein hitz litzateke zatarregi, txikiegi. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.
Horretan aldatu dira gauzak eta hori dugu zorra, zorretako bat, Mitxelena zenarekin. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 125. orr.
Eliza zorretan da Euskal-Herriarekin eta zorretan dela behar diogu aitor-arazi! Herria 2002-10-03
Horien denen ezagutzeak balio du eta ez dute deus zorrik beren doinu eta hitzetan lehen izan diren bertsulari ospetsueri. Herria 2005-09-29
Ez dio aurtengoak zorrik! Igande osoan, goizetik arats, jendea loriaturik eta gostura egon da Baigorrin. Herria 2004-04-29
-Zor zaharrez deus ez zakiat... zor berriagoez den bezainbatean, zordunagoa haiz hi, ni inoiz izan naizena baino. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 290. orr.
Ez nekien zergatik bidali ninduen ikazkinarengana, beharbada zor zaharren bat egongo zen tarteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 236. orr.
Beti harrotu zen bizitzan bere indarrez gora egin izanaz, halabeharrezko gutxieneko mesedeak zor bakarra. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 93. orr.
-Zor handia dut berarekin, badakit. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 276. orr.
Ene anaia txoriok, zor handia duzue Jainko zuen sortzailearekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 973. orr.
Zerrenda horretatik gure eginbeharrak eta zor afektiboak ezabatzea ezinezkoa da. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 183. orr.
Eskribatzaileak ez dio gizartearenganako zor zibikoari uko egin behar. Berria - Kultura 2004-09-18
Ekialdeak Mendebaldearekiko zertu zuen zor kulturala ustekabekoagoa izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.
Beti ziurtzat izan baitut izpirituko zor bat ordain dezakeela izpirituko ariketa batek. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.
Zor morala omen zen, eta ohoreak agintzen zion azkeneraino eustea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 265. orr.
Apez edo fraide eta euskaldun arrunt askori iduritu zitzaion ezohiko mezua bidaltzen ziola, aspaldiko zorra ordainduz, Erromako elizak gure herriari. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 167. orr.
Batik bat bere amaren oroitzapenarekiko zor-kitatze zirraragarri bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 15. orr.
Fernando zor eta erru sentimendu oro pikutara bidaltzeko tramankulu maitagarria da. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 52. orr.
-Ofelia eder hori, kunplimendu-zorretik libre zaude eneganako. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 119. orr.
Ene kargu, bada: zintzo erantzungo diot berarekiko heriotza-zorrari. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 155. orr.
Aurpegia okertu gabe, ohore-zor handi samarrak kitatzera. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 172. orr.
Baldinbetan ez al zaizu gogotik galduko zinez emandako hitza; erabakitako zigor-zorraren azpian noski. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 27. orr.
Lasterketa amaitzean ordaintzen da oxigeno-zorra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.
Zor batekin jaio haiz gizartera, eta hire jatorrizko kabroi-zorra ez duk gainera sekula osotoro ordainduko, eman-ahalak emanda ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 89. orr.
Soldadu zaharrenek uzki-zorra kitarazi nahi izan ziotean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.
Ez al daude oraindik bi giza sexuak zor-hartzekoetan kito? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.
Egiari zor, esan dezadan Labaienek beste liburu bat plazaratu zuela 1984an, eta oso bestela azaldu zuen hatxearen auzia -eta batasunarena, oro har- bigarren saio horretan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 163. orr.
Egiari zor, sekula ez da golegile aparta izan. Berria - Kirola 2006-01-21
Egiari zor, nobedade gutxiko zerrenda eman zuen. Berria - Kirola 2004-01-25
Eta egiari zor, maizegi egiten da huts hiru irizpide horietan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 254. orr.
Aurrekariak, egiari zor, ez dira baikor-baikorrak izateko modukoak. Berria - Kirola 2006-01-10
Ikuspegi ekonomikotik, egiari zor, arrazoirik ez zaie falta. Berria - Kirola 2006-01-13
Aurten baino gol gehiago sartzera ohitua nago, egiari zor. Berria - Kirola 2004-05-13
Zenbat zor dizut? Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 241. orr.
-Emakume bati ala gizon bati zor diozu dirua? Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 70. orr.
Herritarrek batez beste 21.000 euro inguru zor dizkiete bankuei. Berria - Ekonomia 2004-02-10
Guztion artean 200 milioi bolibar zor dizkigute. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 121. orr.
Gau hartan, Clémencek kalkulua egin eta ordurako bost libera zor ziola frogatu zion Charveti. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.
Bil nitzake zor dizkizudan hamar mila dolarrak, baina ez gehiago. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 242. orr.
Sosik ez diot inori zor, inolako endredotan ez naiz sartzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.
Langileari bere soldata zor zaio. Elizen arteko biblia 1 Tm 5,18
-Zuri ere dirua zor al dizu? Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.
Erromatarrei zor zieten zerga ordaintzeko, Jerusalemen harrapaturiko presoak salduko zituela esan zuena. Elizen arteko biblia 2 M 8,36
Hizpide ditugun beste estatu horietan, ordea, dirua ez da inoiz itzultzen, hartu dutenek ez dutelako ezer zor. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 24. orr.
Ez diot inori zor, ez dit inork ere zor; hala ere, denek madarikatzen naute. Elizen arteko biblia Jr 15,10
Barbaroen partizioko lurrek ez zutela zergarik zor. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 277. orr.
Esate baterako, Frantziak Holandari sos-erdi kopuru bat zor diolarik, zenbat eta sos-erdi gutxiago balio frantziar ezkutuak, ezkutu gehiago jasoko du Holandak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.
Petrolio taldeak zergetan zor dituen 5.000 milioi euroak biltzeko asmoa du Errusiako Justiziak bahituraren bidez. Berria - Ekonomia 2004-07-08
Minus 4 esatea da esatea pertsona batek ez duela deus, eta zor dituela oraino 4. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.
Hari zorko diot hobea izatea, zuri zorko dizudan bezala zoriontsuagoa izatea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.
Argi gelditzen da zenbat zor didan eta zein gaizki ordaindu duen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 33. orr.
Baliteke nire miopiari zor izatea hori. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.
Galera hauek idazkien beren izaerari zor zaizkio nagusiki, baina pentsa daiteke ere lehen garaietan ez zirela arduratu Frantziskoren idazkien bilketa sistematikorik egiten. Sare erregulatzaileen sortze-ahalmena sareok hierarkizatuak eta konbinagarriak izateari zor zaio. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.
Kementsua zen eta hari ere fabore bat zor zion: bizirik irautea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.
Ez zaio eromenari zor ene jarduna. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 154. orr.
Frantziar eraberritzaileen lanaren arrakasta haien zentzuzko neurritasunari zor izan zitzaiola. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.
Ez ote zaie egundainotik hurbilekoei eta etxekoei zor maitasuna, lehenik? Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 186. orr.
Azalpen bat zor ziola onartu zion Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Ez diezue ezer zor, zuek zeuengatik zaudete munduan eta ez eurengatik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 291. orr.
Hari zor zaio formula ospetsua: "Ezagutu heure burua!". «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.
Ekitaldia larunbatera atzeratzea erabaki zuten atzo, «aita santuari zor zaion errespetua dela eta». Berria - Harian 2005-04-05
Arreba hegaztiok, utz kantatzeari, guk Jaunari zor dizkiogun gorespenak bukatu arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.
Baina ez zionagu esker onik zor. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 114. orr.
Morroiari esker ona zor ote dio agindua bete duelako?”Neure laguntza", erran nuen gero, "ez didate dohakabe horiek niri zor". Elizen arteko biblia Lk 17,9
Neure adiskide sentikor horrek ez ote zizkidan kontsolamendu batzuk zor? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.
Fidantzia oso hori zor uste nien iraganean nigana izan dituzun ontasunei. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 422. orr.
Eztia zor duenak ozpina onartu behar du. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 58. orr.
Hitzak hitza du zor, eta hitzak hitza du sortzen. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 63. orr.
Galderak erantzuna du zor. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.
Emanak hartua du zor, eta bizia eman uste duena hartzekodun egiten da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.
Egiari egia zor. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 57. orr.
Jaioak hiltzea zor duela eta hilak bakea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.
Joan den astean zure zor-kontu guztiak ordaindu nituenean. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 88. orr.
Analfabetoen arteko tratuak eta zorkontuak eramateko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 175. orr.
Zor-kontua bazkariengatik da, ez afariengatik. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 93. orr.
Zergatik saiatu zara zure zor-kontu izugarri hori osaba Jack gizajoari leporatzen? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 99. orr.
Zorkutxak sortu ziren, europar funtzionarioek kudeatuak; hala, funtzionario horiek kontrolatzen zituzten estatuaren baliabideak, gaur egun Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak abian jarri dituzten baldintzei aurre hartuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.
agindua zor (5); aitari zor (9); asko zor (38); asko zor dio (8); asko zor diogu (5); bakoitzari zor (5); begirunea zor (19); berari zor (30); berari zor diogu (5); berari zor diot (6); bizia zor (9); buruari zor (5); dena zor (7); dirua zor (17); dolar zor (8)
egia zor (9); egiari zor (38); elkarri zor (5); errespetua zor (24); errespetua zor diogu (6); errespetua zor zaio (7); esker ona zor (7); eskerrak zor (7); euro zor (14); euskal herriari zor (5); ezer zor (30); gehiago zor (10); haiei zor (8); hainbeste zor (12); handia zor (5); hari zor (33); herriari zor (7); hiltzea zor (6); honi zor (10); hori zor (19); horri zor (17); horri zor zaio (5)
inori ezer zor (6); jaunari zor (7); milioi dolar zor (5); milioi euro zor (11); niri zor (7); nori zor (5); ordaina zor (5); soilik zor (7); zenbat zor (31); zer zor (17); zerbait zor (10); zeri zor (5)
zor baitiot (5); zor baitzaio (9); zor bat (27); zor dautzuet (9); zor die (6); zor diegu (14); zor diegula (6); zor dien (5); zor diet (17); zor diete (6); zor dio (54); zor diodala (9); zor diodan (16); zor diogu (62); zor diogula (7); zor diogun (11); zor diola (23); zor dion (26); zor diona (8); zor diot (68); zor diot nire (5); zor diote (16); zor dioten (11); zor diozu (12); zor diozun (5); zor ditugu (5); zor dizkio (13); zor dizkiogu (5); zor dizkiot (12); zor dizkizut (5); zor dizugu (6); zor dizut (17); zor du (5); zor duen (6)
zor eta lor (12); zor ez (22); zor genion (8); zor guztiak (14); zor handia (16); zor handiak (11); zor historikoa (7); zor hori (13)
zor izan (10); zor izango (5); zor izatea (5); zor niola (8); zor nion (19); zor nizun (9)
zor omen (9); zor publikoa (24); zor publikoaren (7)
zor zaie (17); zor zaiela (10); zor zaien (33); zor zaien errespetuagatik (5); zor zaiena (5); zor zaio (107); zor zaio hori (5); zor zaiola (28); zor zaion (88); zor zaion errespetua (15); zor zaiona (18); zor zaizkie (6); zor zaizkien (6); zor zaizkio (13); zor zaizkion (9); zor zien (8); zor ziola (13); zor zion (49); zor zioten (9); zor zitzaien (7); zor zitzaiola (15); zor zitzaion (34); zor zitzaizkion (5); zor zizkion (12); zor zuen (7); zuri zor (10)
bere zorra (10); dolarreko zorra (17); dudan zorra (5); duen zorra (17); euroko zorra (29); kanpo zorra (31); milioi dolarreko zorra (14); milioi euroko zorra (18)
zorra barkatzeko (5); zorra bere gain (5); zorra berriz (5); zorra du (15); zorra duela (5); zorra kitatu (21); zorra kitatzea (7); zorra kitatzeko (32); zorra kitatzen (5); zorra ordaindu (9); zorra ordaintzeko (10); zorra ordaintzen (5); zuen zorra (14)
dituen zorrak (10); gure zorrak (7); zituen zorrak (6)
zorrak egin (5); zorrak kitatu (13); zorrak kitatzeko (23); zorrak kitatzera (6); zorrak ordaindu (7); zorrak ordaintzeko (6); zorrak zirela (5)
kanpo zorraren (19); zorraren krisia (7); zorraren krisiak (11); zorraren zati (7)
zorretan dago (5); zorretan dagoela (6); zorretan gaude (7); zorretan nago (8)
zorrez itoa (5)