Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goi urdinean zopiloteak errondan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.
Zopilote bakarti bat zebilean zeruan kulunka. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 39. orr.
Hango burdin hari guztien gainean zopiloteak ikusten zenituen pausaturik, lerroz lerro, zelatan, zakurren bat goseak noiz hilko, astoren bat noiz lehertuko edo zaldiren bat noiz akabatuko zain, orduantxe goitik behera gorpuarengana hegaldatzeko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.
Astoa han zetzan leher egina eta zopiloteek, asebetearen ostean inguruko zuhaitzetan kokaturik, disekatuak ziruditen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.
Smoking-dun jaun haiek, zopiloteak bezain beltzak, haien lumajeak ere distira bera egiten baitu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.