Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zopatu, zopa(tu), zopatzen 1 da/du ad erabat busti, zopa egin.

Ereiteko, aldiz, lurra euriz xaretu eta gozatua hobe aukeran, gehiegi hoztu eta zopatu gabea, bere tamainan...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.

Harentzat, elurra beti zegoen edo zopatuegia edo gogorregia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.

Ezin eraman ekarritako guztia, busti den biziduntxoak ere zupatu baitu apurtxo bat bere barru-mami eta azalean, batzuetan zopatu arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.

2 irud/hed

Konta niezazukeen, konparazione, arnoan zopatzen zen hordiaren kasua, arnoz bete tina batean ito zenarena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 501. orr.

Deus galdetzeko gogoa egin baino lehen erantzun mordo bat emanez eta atergabeko informazio jasa hazkorrez lortzen da muinak asetzea, zopatzea eta ezertarako gauza ez direla uztea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Edan ordez jan egin behar den ardo zopatu lodi bat izan zen lehendabiziko urratsa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 265. orr.

4 mozkortu.

Uste baino zopatuago nengoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Ez nuen gezurra esango Deanen eskutik ikusi nuela esango banizu, auskalo, beharbada zopatuta nengoen eta ez nuen argi ikusten.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus