Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Afaltzeko zopa izaten da, aparte, bera bakarrik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 31. orr.
Berak banatu digu zopa, kirten luzeko eta onil itxurako burruntzali xelebre batekin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.
Amak sutatik baztertu zuen zoparen ontzia. Berria - Kultura 2004-10-23
Zopa egiteko hezurrak ere bai, oihal heze batekin estalitako pertz batean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.
Zopa bazka-erremolatxa eta arbi-azaz egina zen egun hartan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 177. orr.
Zopari eragin, haragiari begiratu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.
Esnegain garratzezko zopa bat prestarazi zion Freideli. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 94. orr.
Zopa geldiro egosten ari zen eltzean jarri zuten arrautza. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 144. orr.
Sartu-irten bat eginez noizean behin oilategian, zopari botako zion oiloa hautatzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 346. orr.
Berogailuan, antoxin urdinean, zopa berotzen jarri nuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.
-Zopa hozten ari zaizu. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.
Zopa hartzen ikusten zuen bitartean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 96. orr.
-Jan ezazu zopa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.
-Zu neska ona zara -esan zuen zopa bukatzean-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 403. orr.
Baina zergatik ez zuen Augustus zaharrak beste platerkada zopa eskatu behar? Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 95. orr.
Gerra -eransten zuen Asensiok, koilara zopetan sartuz-, ez da batere gauza ona. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 161. orr.
Zopa eta saldak, haragi beratuak, saltsak, arrain xerratu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.
Zopa eta bi patata zen bazkari guztia. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 52. orr.
Zopa beroa egongo da laster! Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 107. orr.
Ogi puska bat gehiago edo zopa urtsuaren errazio bikoitza lortzeko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.
Hiru litro odol-plasmatan disolbaturiko kilo bat proteinak zopa lodi baten sendotasuna emango lioke odolari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.
Natalinak azkenean zopa mehe bat prestatzen zidan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 60. orr.
Ez dago tomate-zopa beroa bezalakorik gau hotzetarako. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.
Entsalada xume bat, zopa hotza eta purez lagunduriko txerriki xerratxo bat izan da agintariek eskaini diguten oturuntza. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 283. orr.
Bazkaritako zopa trinkoan okela izpi gorriak topa daitezke. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.
Antxoa gustuko olibak, oilasko zaporedun zopa begetariano hutsak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 93. orr.
Antoniorekin zopa ederra afaldu nuen iluntzeko lanak bukatu ostean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 99. orr.
Juliana zopa egiteko barazki freskoak ere bazituen prestaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.
Etxekoandrea bere zopa-katiluaren aurrean eseri zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 52. orr.
Isil-isilik, bere ezpain-zapia zabaldu zuen, tolesturarik gabe uzteraino, eta zopa-koilarari oratu zion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.
Geraldek zopa-plateraren hondoari begiratu zion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.
Pertzen txilin-hotsa eta zopa-ekarleen oihu arruntak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 236. orr.
Zopa banaketan ere, aurrean baino, hobe dela atzean kokatzea. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.
Biak, zurezko aulkitxoetan eseririk, zopa-salda beratzen hasi ziren. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 278. orr.
Eta gogoan izan, Honorina, beti izango duzula zopa-kondarren bat etxe honetan. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 59. orr.
Fideo-zopa bat, xerra bat, fruta bat. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.
Batean baratzuri-zopa prestatuko diagu ordu txikietan, bestean txokolate-jana. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 147. orr.
Arroz-zopa bat hartu genuen, eta erosketak egin genituen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.
Buchenwalden gerta daiteke gosaltzeko ogi-zopa beroa edukitzea ezustean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Kandelaria egunez ilar zopa, zerriaren saihetsezur ketan belztuz gozatuta jaten zuten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.
Eguna amaitzeko, txahalki-puska hotz bat eta litro erdi aza-zopa mikatz zerbitzatu zizkioten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.
Usain garratz hari urrundik igarri nion, zalantza barik, arbi-zopa zela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 192. orr.
Handik aurrera gure jateko bakarra babarrun zopa zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.
Aratseko 9etan hasiko da afaria: arrain zopa, legatza saltsa, txuleta, deserta, kafea, kopa eta... purua. Herria 2004-03-11
Eskatu kuia zopa -esan zigun Tomasek-. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 125. orr.
-Semola zopa nahi al du? -galdetu zuen amak jaten hasi ginenean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 23. orr.
Babarrun pinto edo zurizko zopa, patata zopa, juliana zopa sobretan, oilasko zopa sobretan, edo babarrun pintozko zopa sobretan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.
Bi koilarakada zopa, eta okela puska gogor beltz bana. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 61. orr.
Izeba Petuniaren eskua agertu zen, katilukada bat zopa (potekoa) gelara sartzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.
Gero, ohiko plater zoparekin ondu zuen eskastasun hau. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 139. orr.
Nor bere plater-zopan murgildu zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.
Nik aski dut platerkada bat zopa eta tabakoa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.
Platerkada zopa, laranja eta baso bat ardo, kafea bukatzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 53. orr.
Sutan jartzen du eltzekada zopa handi bat, beti berdina. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 49. orr.
Afaritan, burua astindu zuen Sun-hartzak, ikusirik mahai gainean hiru platerkada pasta-zopa, zorrotxokoa. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.
Ezagunenak letra zopak eta hitz gurutzatuak dira, baina aukera askoz zabalagoa da: hitz gezidunak, pasarte kodetuak, silaba zopak... Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 128. orr.
«Letra zopa» izendatu zuen Galeusca koalizioa. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
Ogi zatiak ere bazeudela, zopak egiteko. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 43. orr.
-Ez da zopak egiten hasteko ordua! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 245. orr.
Lehen lau egunetan zopak baino ez zizkion urdailak onartzen. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 53. orr.
Gaixoak, berriz, oso pozik dagoela esan du, bederatzi urte zopak jaten egon ostean, gustuko dituen gauza asko jatea izango duelako aurrerantzean. Berria - Gaiak 2004-08-28
Batak zopak jaten agertarazten dit aitona Joxemari, bere hortz bakar harekin zopak poliki eta astiro mamurtzen, hausnartzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 55. orr.
Ogi-zopak esne beroarekin jateko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.
Esne berotan ogi-zopak egindakoan, konturatu zen bizitza guztian ez zuela halako goserik izan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.
Esne-zopak, edo galletak, edo morokila edukita, zertarako nahi duzu korfleis edo dena delako asmakizun hori? Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.
Bi gizonak txintik atera gabe kafesne zopak jaten hasiak direla ikusirik, Ines sukaldetik irten da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 37. orr.
Bazkaltzera gonbidatu genuen patioaren txoko batean, eta artsenikoa eman genion kafe-zopatan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 58. orr.
Eguneko 100 kilometro eginez igarotzen omen dira, dena zopa utziz, batzuetan orduko 100 litrotik gora isurita. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.
Ourensen, 40 eguneko euriteen ondoren, uzta granorik batere gabe dena zopa eginda galdu zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 110. orr.
-Eta aldatu arropa horiek -Maria zen, berriro-, zopa eginda zaude-eta. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 172. orr.
Bustita, zopa eginda zegoen, nekearen nekez ezin zion eutsi bere buruari. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 63. orr.
Berak erabiltzen zuen maneran esateko, koilara zopatan harrapatu nuen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 271. orr.
Kazetari martin-saltsero bat, koilara zopatan harrapatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.
Olo-ahia zopa-ontzietan, sardinzar keztatua azpiletan, ogi txigortu ugari, eta arrautzak eta hirugiharra plateretan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 76. orr.
McGonagall andereñoak burduntzalia sartu zuen hurbileneko zopa-ontzian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 187. orr.
Gero, zopa-ontzi bero bat mahai erdian ipini zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.
Nire begiak jakiz beteriko mahai eta zopa-ontzi lodi ketsuentzat baizik ez zeuden. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 89. orr.
Zerbitzariak estalkia kendu zion zopa-ontziari; afaltiar guztiek mahaira hurbildu zituzten aulkiak, eta zopari ekin zioten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 459. orr.
Mezzoradoa sukaldean izaten zen, zopa-ontzi baten barrenean, plater batez estalita eta denbora batean gure amarena izan zen xal izokin-kolore batez bilduta. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.
Zanga ondoak-eta gustatzen zaizkio, bertako hezedura xurrupatu eta zorua lasaitu egin ohi du, zopa-zopa dagoen buztin-zola arindu eta aretu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.
Lur naturala, belardi edo lur arre landua, euriak zopa-zopa uzten du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 385. orr.
1970an, uholde ikaragarriak hainbat tokitan: Duero, Tajo, Guadiana eta Ebro ibaiek eragindako kalteak medio, zopa-zopa eginda gelditu ziren bazterrak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.
arrain zopa (11); aza zopa (15); baratxuri zopa (6); beste platerkada zopa (3); fideo zopa (3); ilar zopa (3); juliana zopa (3); kuia zopa (3); platerkada zopa (6); tomate zopa (5)
zopa bat (9); zopa beroa (6); zopa egin (3); zopa eginda (8); zopa hartu (3); zopa hartzen (4); zopa hotza (3); zopa hozten ari (3); zopa jan (3); zopa jaten (6); zopa jaten ari (3); zopa ontzi (4); zopa pixka bat (3); zopa sobretan (3); zopa zopa (7)
esne zopak (3); ogi zopak (4); zopak egin (3); zopak jaten (6)
koilara zopatan (3)