Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zootropo iz irudiz hornituriko zilindro batek osaturiko tresna, biratzean irudiok mugitzen direlako ilusio optikoa sortzen duena.

Bostonen modan zeuden zootropo haien aurrean biltzen zen jendea gogorarazi zion Noraren jarrerak Andreasi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 132. orr.

Nathanielek bazuen zootropoen entzutea, eta, buruko nahasmena uxatze aldera, bost zentabo ordaindurik, zigarro-keaz beteriko lokal txiki-txiki batera sartu zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.

-Ikustak, ikustak ostera zootropoa. sosak behar ditiat nire zootropoa hobetzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus