Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Filmatzeko zoom-a (fokala aldatuz joan daitekeen objektiboa) azaldu zenean, esate baterako, travellingaren ordez zoom hori erabiltzea oso teknika zabaldua izan zen (horregatik deitu izan da askotan zoom-a "travelling optiko"). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 169. orr.
Bigarren argazkia egiteko, hurbildu egin du irudia zoomarekin. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.
Efektu berri bat lortzeko ere erabili zen, "zoom kolpea" egiteko; efektu horrek ez zuen beste ezeren lekurik betetzen, ordea; forma filmiko berria zen guztiz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 169. orr.
Eusteko pasabidean, hainbat ikuspegi eta distantziatatik bisualizatzen dut animalia, zoom bidez hurbildu edo aldentzen dut. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 259. orr.