Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren animalia basatiek, nire txikitako bizipenengatik-edo, inpresio handia egin izan baitidate; hainbestekoa non nire buruak izaki mitiko gisa ikusten dituen, zoologo batek ez bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 27. orr.
Zoologoentzat Carcharodon carcharias izeneko espezieak duela 20 milioi urte geratu zuen bere eboluzioa. Berria - Kultura 2006-04-12
«Inoiz ikusi dudan arrainik bitxienetarikoa da», eman du aditzera Ralf Britz zoologoak aurkikuntza berriaren aurrean. Berria - Gaiak 2006-01-25
Ortega bezala, Baroja ere ez da biologo edo zoologo bat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 245. orr.
Zenbait gizonezko zoologo eta anatomista saiatu dira emakumearen sexualitatea ukatzen eta klitoria zakil barregarritzat jotzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 233. orr.
Antzinako zoologo askok lehenagoko bakartasun egoeran bereganatutako otzantasun hondarren batzuk aitortzen dizkiote. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 87. orr.