Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoologiko 1 izond zoologiarena, zoologiari dagokiona.

Harrixka pila bat eta espezie zoologiko ugari bilduko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.

Erretzaileok gero eta piztia bakartiagoak bilakatzen ari gara azken bolada honetan, galtzeko zorian dagoen espeziea, bitxikeria zoologikoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

-Siberiako hartza -erantsi zuen mister Brownek, irudi zoologikoekin segitzen baitzuen, orduantxe besteak zertaz ari ziren hizketan jakin gabe.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 46. orr.

2 iz parke zoologikoa. ik zoo1.

Aurki, Buenos Aires-ko Zoologikoan edo Natura Historiaren Museoan ikusi ahal izango dugu soilik tigrillo-a.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 96. orr.

Zoologikoan tximinoak kaioletan bizi direla, taldeka banatuak, eta gizakion oso antzekoak direla, bai itxura bai usadio txarretan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

Zoologiko batera joaten garenean, beti ikusiko dugu jende andana primateen lekuan, haiei begira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Jan eguerdian etorriko da, babesgabeoi ordu erdiko bisita bat egitera, zoologikoko zaintzailearen eginkizuna egitera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.

Badaki gorilek hunkitu egiten zaituztela eta zoologikoetakoek tristetu egiten zaituztela.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 160. orr.

Nire lehenengo afaria Lisboan taberna ziztrin batean da, Zoologikotik hur.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 18. orr.

Zoologikoaren sarrera kale nagusira jarri zuten, hormak berrituz eta farolekin argituz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.

Zoologiko honetan hasi zen lanean Istillaga.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 189. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Inongo aukerarik gabe oihan libretik zoologiko zoko batera igorri nahi izan zuen Asegarcek nafarra.  Berria - Kirola   2004-01-02

4 parke zoologiko animalia exotikoak gordetzen eta erakusten diren lekua.

Frantziako haurrek tximinoak parke zoologikoan ikusteko.  Berria - Harian   2005-01-28

Adituek ohartarazi dute espezieen geroa zaintzea ez dagoela parke zoologikoen eta bioteknologiaren esku soilik.  Berria - Harian   2005-01-28

Nahiago luke parke zoologikoko zaindaria balitz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 295. orr.

Egungo autopista-gune garrantzitsu baten inguruan geratu delarik, parke zoologikoak berak iragan denboretako animalia espezie desagertu bateko alea dirudi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus