Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Central Park-etik pasatu nintzen bakoitzean, umeak ikusi nituen bertako izotz pista, zoo, zaldiko-maldiko, museo, beisbol zelaitxo eta gainerako gune guztietan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 134. orr.
Zoo batean ikusgai zegoela amets egin zuen, bere kaiolari atxikia "Adin txikiko aztia" esaten zuen kartel batekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 26. orr.
Zoo ikaragarria da, ehunka animali motaz betea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 112. orr.
Larunbat eguzkitsua zen eta zooa familiez beteta zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.
Zoora joan beharko genuke, gorilak ikusteko gogoa daukat. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 160. orr.
Zooetako abereak kaiolan bezala mugitzen ginen etxean, bakoitzak bere eremuak gordeaz, bakoitza bere bakardadearen zelatan, atezuan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.
Baita ardien ile-moztaileek eta basabereen parke eta zooetako arduradunek ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.
Bronxeko zooko tigre batek ihes egin zuela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 99. orr.
Zooko zuzendariak berak egin zion te sendo eta gozoa izeba Petuniari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 31. orr.
Zooko jatetxean bazkaldu zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.
Washington D. C.-ko Zoo Nazionala. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 27. orr.
Barodako zoo-zaintzaile batek oharkabe tigreen eta lehoien arteko atea zabalik utzi zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 172. orr.
· Beste batzuek, dodoa baino zorion gehiago edo gutxiagokoek, batere nabarmendu gabeko bizitza eraman zuten, antropologoen interesgai bihurtuta, giza "zoo" edo erreserbetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 246. orr.
Iruditzen zitzaidan haurtzaindegi-zoo moduko batera joaten nintzela, non bi mila neska-mutil nerabe giltzaperatzen diren goizetik arratsaldera. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 44. orr.
-Taberna zoo txiki bat da, eta begiraleku aparta, gizakiaren jokabideak aztertzeko -esan zidan behin batean-. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 89. orr.