Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zonbi (orobat zoombie g.er.) 1 iz erritu magiko baten bidez biziarazi den gorpua, berezko borondaterik ez duena.

Hildakoak ateratzen dira etengabe paseatzera, zonbien film horietako batean bageunde bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 61. orr.

Inguru ezin bukolikoago batean zonbi berde bat sortzen da belarretatik, eta infernuko gaitz guztiak dakarzkio Euskal Aberriari.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 65. orr.

Haientzat zonbi bat izan naiteke.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 137. orr.

Bi zonbien eran goaz fabrikarantz Prusiarra eta biok.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 165. orr.

Zonbi batek bezala hitz egiten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 253. orr.

Zonbi baten ibilerarekin konparatu ditut lehenxeago Itsasondon egiten nituen joan-etorriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 93. orr.

Zonbi bat ere ohartuko zen neska anorexiko bat bi kilo mehatuta baino pozago zebilela Eskalatzailearen zuloan nagusi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alaznek zonbi begirada bat zuzendu zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 28. orr.

Bat-batean, zonbi aldra batek inguraturik ikusi zuen bere burua.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 118. orr.

Zertarako eta «zonbi-artea» erreibindikatzeko, gerra guztietan hildakoen gainean pentsatzeko, bakearen eta justiziaren alde hildakoen gerra oihu egiteko.  Berria - Kultura   2004-01-28

3 (adizlagun gisa)

Pixka bat zonbi, desoroimenean bezainbat errepikapenean galduxe.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.

4 irud/hed

Ni haien artean ibili ohi zen izaki arrotz bat, inorekin hitz egiten ez nuenez ikusezina-edo sentitzen nintzena, zonbi ikusezin eta lotsati bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 90. orr.

Orduan beteko da zonbi zaharrez, banpiro putazalez eta gainontzeko hiri-hondakin ustelez, galegoen klanak firri-farra darabilen mandangaren usainera denak, eulia goxora bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus