Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badatoz erizaina eta bi zomorroi. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 80. orr.
Pedro-surplus zomorroia, Trouscaillon trafiko-guardia, Bertin Poirée inspektorea eta Aroun Arachide infernuko printzea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 107. orr.
Herritarrak oihuka, zomorroiak zer egin ez zekitela, fiskala moztuta, eta epailea mailuka, ordena eta isiltasuna eskatuz... anabasa zoragarria sortu zen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 225. orr.
Hemen nauk, bolantearen aitzinean, bertze ordu erdiz gidatzeko prest, zomorroiek geldiarazi eta alkoholimetroa ahoan sartuko didaten beldurrik gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.
Zer egiten dudan hemen galdetuko lidake pozik zomorroiak, baina ezin du bere nagusiaren larderia mindu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 69. orr.
Jende prestua bai, parkezainak, baina zomorroi horiekin ezin gune babestu honetan bainatzeko debekua hautsi. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 74. orr.
Ibilgailuaren ate ondoko zomorroi metrailetadunak agur martziala egin zion, barnera sartzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.
Harekin, bertze gizaseme bat, uniformerik ez eraman arren, zomorroi kirats are nahastezinagoaz kutsatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.