Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zomorro 1 iz hainbat intsektu eta animalia txikiri ematzen zaien izena. ik koko2.

Izan duen amesgaiztoan zomorroz josita ikusi du lorategia: larbak, beldarrak, kotxorroak, ehunzangoak, ipurtsardeak, armiarmak, kilkerrak, tximitxak, katu-bizarrak...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.

Lurreko estalki plastikoa altxatuz gero, era guztietako zomorroak mugitzen ziren azpian: inurriak, kukurutxak, ehunzangoak...  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 84. orr.

Aitor diat erlauntza narratsean laster nagusitzen direla harrak eta zomorroak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 123. orr.

Horren adibide garbia Diabrotica virgifera virgifera izeneko zomorroa litzateke.  Berria - Gaiak   2006-01-28

Lepoan zebilkion zomorro bat harrapatu, argiontzira hurbildu, eta azazkalen artean lehertu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.

Mandioa zuen alea gordetzeko, baina urtero gurgurioz, aleari erasotzen dion zomorroz, betetzen zitzaion, bere kaltetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.

Hosto zabalak zomorroz belzturik zeuden.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

Gorpuaren barruan zein eltxo, zein euli edo zomorro bizi den begiratzen du lehenbizi Damian Arrutik, eta horren arabera ateratzen ditu gero kontuak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 56. orr.

Bere musuzapian zomorroak biltzen zituen eta goroldio puska batean paratzen zituen leiho-erlaizaren gainean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 158. orr.

Hirietan beti eskura daukagu intsektizida bat, eta mezu bakarra hau da: zomorro bat agertzen denean, akabatu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 59. orr.

Gizakiak zomorroak akabatu egiten ditu; arkakusoak ere hala egiten ditugu guk [...]; eta zorriak, salbuespenik gabe, hil egiten ditugu edo genituen, orrazi estua pasata.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

Laboreak lurreko zomorroetatik babesteko erabiltzen den pestizida.  Berria - Gaiak   2006-04-28

Gero zomorroentzako pozoia jan eta bera ere hil egin zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 101. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zomorro txiki honek babarrunaren lekan -oraindik berdea eta txikia denean- jartzen ditu bere arrautzak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

Zomorro heldua jaiotzen denetik, ordu batzuetako bizitza besterik ez du izaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 239. orr.

[Alzifreak eta pinuak] luze iraun dezakete hondatu gabe, zeren eta beren barruan daukaten ur hori zaporez mikatza izaten denez, bere mikaztasun horrekin ez baitu pipirik sartzen uzten eta ezta bestelako zomorro kaltegarririk ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

-Zomorro likatsu nazkagarriak [bareak] -esan zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 46. orr.

Oin azpian zapaltzeko adorerik gabe zomorro nazkagarri bat dakusanak sentitzen duen higuin-sentipen ezin azalduzko horrekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.

Zomorro madarikatu horiek berriro aurkitu diote azukre-ontzirako bidea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 112. orr.

Zomorro zapatariek soilik ximurtzen eta biziberritzen dute uraren azala, etengabeko dantzan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

Beste edozein orientaziok gurgurioa eta bestelako zomorroak sortzen ditu, alea hondatzen dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Villasilosen zomorro-izurrite batek mahastiak hondatu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.

Dutxatzera zoazenean, atzamarraren luzerako zomorro-samalda jaisten zaizu kortina lizunetik behera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Zomorro olde baten antzera zeharkatu dute ibaia. Ez du inola ere zingiretako zomorro-genero horiek jaiotzen utziko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 107. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nork esan behar zuen hainbeste denboran gutaz trufaka ibilitako "patata-zomorro" horrek gure eskuetan horrela erori behar zuenik?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 61. orr.

Baina ziria dantzan hasi orduko, ugaltzen dituk hitz-zomorroak, eta gaiztotzen ditek lan egiten zuen guztia, eta perlesiak jota bezala gaixotzen dituk.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 123. orr.

Ikusten dut zu ere liburu-zomorroa zarela, ni bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 36. orr.

· Arto mota hori taladro zomorroaren aurkakoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

5 (izenondo gisa)

Modu nabarmenean batzuek, hala nola Nafarroako hainbat agintarik; modu zomorroagoan beste batzuek, zazpi probintzien euskaltasuna aintzat hartzen duen zernahi dokumentu manipulatuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 96. orr.

Langintza zomorro horren adibide bat jartzearren -langintza nabarmenek ez dute azalpenik behar-, Pío Barojak Euskal Herriaz idatzitakoarekin gertatu dena ikusi besterik ez dago.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 96. orr.

Jadanik ohartuko zineten bezala, oso haur zomorroa nintzen ni.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 30. orr.

6 (adizlagun gisa)

Astebete da senarra ez dela etxean agertu: hozkailu-kamioia kontu ilunetarako erabiltzen ari dela susmatzen du, ezkutuka eta zomorro dabilkio aspaldi, iheskor.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

7 irud/hed

Ez alferrik ukan zenuela zomorro hura lapa baten antzera josirik zeure ahots-kordetako batean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

Giza itxuratik zipitzik ez duten zomorro batzuek ageri dira, saskibaloian jokatzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

Denbora librea hutsartea da, arte edo bitarte hutsa eta, beraz, hutsean aspertzen den hankabiko zomorroarentzat, baitezpada bete beharrekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

Baina ez naiz ba ibiliko neu ere oharkabean, giza zomorro guztiak bezalaxe, etsigarri baten bila?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Badaki, era berean, ametsa minaren zomorro itxurazkoa dela, min zaharraren zomorroa, denborak ukitu ezin eta heriotzara doana, panpina bat zaborrontzira bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 174. orr.

Gizonek, normalean, ageriko tiraniaren aurka hormarik sendoenak jartzen dituzte, baina ez dute ikusten zomorro nimiñoa, poliki-poliki horma janez, ibai itotzaileari bide isila bezain segurua zabaltzen diona.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 65. orr.

Higatu, gastatu, agortu egin zaizkit, askori bezala, ETAren ekintzak diseinatzen dituzten zomorro mozorrotuekiko epitetoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 69. orr.

Gero ni omen naiz zomorroa, dena barruan eta beretzat gordetzen duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 154. orr.

Ez nuen inoiz jakiten gehiegi ala gutxiegi hitz egiten nuen, batean pelma huts bestean zomorro uzkur suertatzeko beldurrez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 56. orr.

Ni, nire zomorro famari jarraiki, bertan geratu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus