Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jimmyk entzumena zolitu zuen esaten ari zirena aditzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.
Ni, berriz, bigarrena nintzen, eta, nola bigarren dena ez baita ikusia izaiteko baina ikusle izaiteko, hala egokitu zitzaidan hari beha eta mundu guztiari beha bizitzea, eta hala zolitu zitzaizkidan neurrigabeki begiak eta behakoa, baita belarriak eta entzutea ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 70. orr.
Taberna ilun zegoen, eta begiak zolitu behar izan zituen mezulari gazteak, bazter bateko mahai batean Tomeo Xaharra [...] ikusteko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 244. orr.
Zaratarik atera gabe joan nintzen egongelaraino, belarria zolitu eta arnasestu ezagun batzuk aditu nituen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 129. orr.
Halletik zetozen oin-hots batzuek belarriak zolitu zizkioten; sarraila baten klika. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 258. orr.
Neskak bidean aurrera jarraitu zuen, zentzuak erne, kirioak airean, urrats bakoitzean zerbait berri antzeman nahian, aurreratzen zutenei begirik kendu gabe eta belarriak atzealdeko zaratei zolituz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.
Azken hitzak ahotsa zolituz esan zituen, eta aurpegierara zabaldu zuen bere garraztasuna. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.
-Esaiozu amari ondo nagoela, lau zartako eman dizkidatela aurpegian eta zolitu nautela, lasai egoteko. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 26. orr.