Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Galduak zituen begietako distira eta eskuen leuntasuna, galduak zituen begien zolitasuna eta eskuen biguntasuna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 30. orr.
Aski ikusi duen baten begiak zituen, dirdira egiten zutenak adinak eta ikusitakoak ilundu gabeko zolitasun batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 60. orr.
Haren hazpegi finek zolitasuna, osasuna, kemena erakusten zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.
Ziotenez, biolinaren arima zurezkoa izateagatik, omen zuen tresna txikiak halako zolitasuna, halako trinkotasuna, halako handitasuna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.
Hegelek arrazoimena "ontologizatu" egiten du: [...] adimena -gizabere kreatuaren zolitasun hori- errotik subjektibatu eta mugakortu egiten du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.
Bere intuizioaren zolitasuna. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 259. orr.
Hauek, lehenik, gorputza eta gorputzaren ondasunak deritzegunak dira, hala nola, sasoi betea, zentzuen zolitasuna, indarrak, edertasuna eta beste zenbait gaitasun. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 120. orr.
Erritmoa markatzen dute hots errepikapen hauek, halako pisu berezia emanez hitz jarioaren zolitasunari. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 42. orr.
Hala, gora begira, ozenago entzun ahal izan zituen -itsu denari legokiokeen zolitasunez, alegia- behetik ailegatzen zitzaizkion hots metalezkoak. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 8. orr.
Pedro Handiak, jeinuaren zolitasunaz, mendebaldartze-politikak "dena ala ezer ez" izan behar zuela igarri zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.
Baina gizon oso jakintsuak direlarik, zorrozki eta zolitasunez bereizten dituzte arrazionala eta arrazoigarria. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 77. orr.
Mahomatarrek eta juduek [...] begirunea diote zerriari, ez baitzaie oharkabean pasatzen zerriaren ohituren fintasuna, lumajearen edertasuna eta ahotsaren zolitasuna. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 271. orr.
Zentzumenen zolitasun gaizto bat pairatzen omen zuen; janari motelena besterik ezin zuen onez eraman; testura jakineko arropak baino ezin jantzi zitzakeen; lore guztien usainak gertatzen zitzaizkion itogarri; argirik ahulenak ere eragozten zizkion begiak; [...]. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 38. orr.
Frantsesaren ikusmen aparatuak zolitasun aparta lortua zuen erabileraren poderioz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 31. orr.
Ezkerreko begiko begi-lausoa kendu zioten Virgili, eta eskuinaldekoaren antzeko erretina gelditu zen agerian, zolitasun ahulekoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 149. orr.
Lau u nahikoa eta aski dira hitzari zolitasun berezia emateko: burrunbunbun, drungun-drungun, [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 205. orr.
Zolitasun handiz lotzen zen bere lanera, bazekien-eta non zegoen aleman on batek pasatu behar ez zuen marra. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 63. orr.
Asmoa entretenitzea bada ere, zolitasun psikologikoaren bidez eta inteligentziaz entretenitu behar du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 349. orr.
Eta animalien gizatasuna: zakur, otso, arratoi, tximinoak inteligentzia eta zolitasun handikoak dira. Berria - Kultura 2006-05-02
Iradokizunez beteriko zolitasun ariketa eder batean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 54. orr.
Hau da Stanleyk logelen itxurari egindako ekarpen bakarra; eta ekarpen horrek aldatzen du guztia, eta ematen die inguru hitsei zolitasun eta arintasun ukitua. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.
· Gizakian, ikusmen-zolitasunaren behe-muga 200 bat mikroitakoa da gutxi gorabehera. Berria - Gaiak 2004-10-31
Garai honetan izan dute ingeniariek, lehen aldiz, gizakien eredu zehatz bat ontzeko adimen-zolitasuna eta dohain intelektuala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.