Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zoldu, zoldu, zoltzen da/du ad zornatu.
Zauria, elikaturik, bizitu eta zoldu egiten baita, eta berotasuna egunez egun gehitzen eta nahigabea handitzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 291. orr.
Urdailean zoldu zait burbuila mingots bat, eztarrian kutsu metaliko bat utzi didana. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 68. orr.
Zoldutako zainetako ultzera bat, esaterako, ezin da laserrarekin konpondu. Berria - Gaiak 2004-06-22