Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahukek eta papar-hegalek botak egiteko erabiltzen den larrua gogorarazten zuten, hain zeuden zoldak janik eta igurtzien eraginez distiratsu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.
Zoldak dena estaltzen zuen, belus urdina, belarritakoak, gurutzetxoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 316. orr.
Oso gogokoa nuen denda hura, itxura ziniko eta tematia zuen, lotsagabekeriaz gogorarazten zituen zikinkeriaren eta zoldaren eskubideak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 87. orr.
Zolda likits bat ezpain ertzean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 205. orr.
Zutik ageri da Martin, lehen lerroan tente, bi eskuak galtzetan jarrita zintzo demonio, zolda beltza ezkutatu nahian. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 23. orr.
Orduan, barrez lehertuko naiz, nire gorputza zolda zikin nazkagarriaz estalia egon arren. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 257. orr.
Ataurreko harrizko zoldak hankekin joz astindu zituen oinetako lokatzak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.
Urteen marka nonahi, koskak kixuan eta hezetasun zoldak, eguzkiaren patina ere bai. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.
Emakume haren gorputz lurrez egina, lur zoldaz bildua, lokatz putzu batean urtzen ari balitz bezala parrastatzen zen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 84. orr.
Bideko hauts-zoldak osoro estaltzen zuen zalgurdiaren kolore beltza. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.
Gorputz zoldarik gabekoen garbitasuna eta horrelako gauzak aipatzen zituen, eta gu denok, noski, ahoa bete hortz uzten gintuen. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 79. orr.
Amorru eta suak txigorturik, odol-zolda gatzatuz gainestali eta hanturik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 101. orr.
Euskal inkultura letratuaren komentuko zoldan bakteria bat bezala birsortua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.
Belar batzuk ere bildu nahi nituzke gero, zolda-belar batzuk, enplasturen bat egiteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.
Zolda-belarra, agian. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 220. orr.