Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zolatu, zola(tu), zolatzen 1 du ad bideez, zoruez eta kidekoez mintzatuz, zoladura ezarri.

Ubidez zeharkatua; harribilez zolatua; eta laukitan banatua hain kale zabalez, non lau gurdik batera egin dezaketen aurrera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Lisboatik zuzenean ekarritako galtzada-harriz zolatutako kaleak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Ireki beharreko bideak, zolatu beharreko kale eta errepideak, hiriko garbiketa orokorra, arloteen polizia-zaintza.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 152. orr.

Baldosaturik ageri dira egun asfalto soilez zolatutako espaloiak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 69. orr.

Galtzada-harri arrosaz zolaturiko plaza da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.

Mithrilezko eta altzairuzko ateak jarri ziren, eta kaleak marmol zuriarekin zolatu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 306. orr.

Bidezidorrera iritsi zirenean jakin zuten zabala zela eta harri koskorrez eta errauts zapalduez zolatua zegoela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.

Bide zabala eta ongi zolatua zen, ekialdeko ertzean zehar pista berde zabala zuena, eta harresia haren ondoan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 35. orr.

Ongi zolaturiko galtzada da bekatariaren bidea, baina azkenean Herio Leizera darama.  Elizen arteko biblia   Si 21,10

Lurraren gainean zolatu behar bada, lurra denean sendo al dagoen begiratuko da, eta ondoren, dena berdinduko da eta zabalduko da azpiko hartxintxar-geruza.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.

Gandalfek pauso arinez zeharkatu zuen zuriz zolaturiko patioa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.

2 irud/hed

Tapiz lodi batez zolaturiko korridorearen alde bietara zabaltzen ziren gelak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 160. orr.

Aldarea koroatuz, arrain ontzi karratu bat ageri zen, harri koskorrez zolatua, non bi arrain gorri igerian baitzebiltzan etengabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zabalgune zolatu handia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus