Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoladura 1 iz zola, lurra; eskuarki zolaren estalgarria.

Lurrean, zoladura gisa, baldosa zuriak eta arrosak jarriak zeuden txandan-txandan, greka gorri ilun bat inguruan zutela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Gaur harrobiko lanetan, bihar kaleetako zoladura ipintzen, etzi edozer saltzen.  Berria - Kultura   2004-02-01

Lauki hori eta arre handiz apaindutako zeramikazko zoladura jarri zuten geletako parketaren gainean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

Habeak, koloma, pilastra eta anten gainean jartzen dira; zoladuretan laxkak eta taulak jartzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

Teilatupeko bi gelatxo koxkor, murru-paretak dena hozka eta arraildura, zoladurako taulak harrotuak, zurak higikor eta irintzen hasiak iduri.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.

Dutxa labur baten ondotik botatzen gituzte, metatzen, biluzirik, sala batean, zoladuraren gainean etzanik, 200 preso baginen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Balkoiek berdez margoturiko adreiluzkoak dituzte zoladurak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.

Eguzkia sartua bazen ere, artean zoladurak eta etxeen hormek beroa jariatzen zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 290. orr.

Plazaren zoladura gurutzatu ordez, saihetsera alderatu zen, arkupeetan barrena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 13. orr.

Artilearekin nahastutako buztinez egingo dira, eta gainean bi oineko baldosak jarriko dira zoladurari eusteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Biltegiaren zoladurako arteketarik pasatzen zen kea jasanez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 292. orr.

Solairuetako zoletan, berriz, oso kontuan hartu behar da azpian ez dadila egon zoladuratik gora aterako den paretarik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.

Plaza arkupetuak, uharrizko mosaikoz eginiko zoladurak, balkoi gerizpetuak, girgileriaz margoturiko etxeak ikusten ditut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 191. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Patioa zeharkatu zuen, zoladura gorabeheratsuaren gainean zabuka.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.

Bertako kaleak Indonesiako beste asko bezalakoak dira: zoladura irregularrak, azoka zalapartatsuak, denda erakargarriak eta egurrezko milaka etxe.  Berria - Mundua   2004-12-31

Gangadun kaleak eta zumardi eta zoladura ederrak zeharkatuz, beheko zirkulura iritsi zen azkenean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 41. orr.

Zoladura bustiak isuritako usaina autoen ke-adarrarekin nahasten zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

Jimmyk bere oin-hotsak entzuten zituen zoladura higatuan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 167. orr.

Oinatzak gero eta ilunagoak ziren zoladura izoztuan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Haien ingurumenarekiko errespetu falta handia salatzen zuen goraki, aztal puntutxak zoladura zementatuan klaskaraziz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 218. orr.

Mira eginda zegoen Abel burdina ageriko armazoiari, burdina galdatuzko arkuei eta burdinazko zoladurari. Zalgurdiko zaldia hortxe, karrikaren harrizko zoladura hutsean bakarrik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

Lurra zanpatu ondoren hartxintxar edo adreilu birrinduzko zoladura zabaltzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Galtzadaren zatirik interesgarriena, zeinaren harri-zoladura gehientsuenak gaur egun ere osorik baitirau, Aqua Marcia-ren uztai-erreskada berebizikoaren ezkerretara hasten da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 175. orr.

Kaleak, etxeak, ateak, hormak, harri-zoladura, min samin hura, gauaren erdian izerdi-patsetan esnatzea, [...].  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 52. orr.

4 irud/hed

Aldi berean, kantitatea segurtatzen zuten herrialde zenbaitek, merkatu zoladura-prezioa baino are apalago saltzen zuten axurikia.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus