Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zokotar (orobat sokotar eta zokoatar g.er.) izlag/iz Zokoakoa, Zokoari dagokiona; Zokoako biztanlea.
Mayi Ortiz zokotar serora. Herria 2002-11-14
Heiekin luzaz eta luzaz egona delakotz euskaldun serora bat, duela hiru urte zendua, Mayi Ortiz, sortzez Zokotarra. Herria 2002-11-14
Dena mamia delakotz gisa hortan bururatu lana, joanden egunean Zokoan berean aurkeztua izan dena, segur gira Zokotar guziek nahiko dutela eskuratu. Herria 2004-07-08
Mikel Epalza apezak goretsi du Zokotarren arteko elkartasuna, besta horien karietarat biziki sanoki agertu dena. Herria 2005-05-26
Omenalditxo labur bainan hunkigarri bat eskaini zaiote berrikitan zendu Gerard Bidegainberry "Xubero" eta Tony Zorzabalbere sokotarrari. Herria 2005-07-14