Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zokoratu, zokora(tu), zokoratzen 1 du ad baztertu. (pertsonak eta kidekoak)

Big Lanniek, etxeratu zenean, lurrean etzanda aurkitu zuen Raymond, gelako izkina batean zokoratuta, auhenka eta zinkurinka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 270. orr.

Alderdien Legeak ezker abertzalea osatzen duten «milaka lagun zokoratzea» ez duela lortu azpimarratu zuen Erauskinek. Maitale sutsuaren garraz esaldi bakar batez Bergson, Husserl eta Heidegger zokoratu egiten ditu, soilik denboraz Kantek ez bezala dihardutelako, espazioarekin uztartu gabe.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Ezagutzen dut halako izpiritu nobledun franko, bidean zokoraturik eta hebaindurik gelditu dena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.

Haustura horrek gizarteko eta hiri handietako periferiako bazterretara zokoratzen ditu tokiko kapitalismoak ezin xurgatu dituen giza masak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Auzo berezietan (hala deitzen dira mintzo delarik goxoki) senditu dute gazteek baztertuak zirela, zokoratuak, umezurtz gisa ahantziak.  Herria   2005-11-24

Txertatze modu horiek ekar dezakete, bai integrazioa, bai, alderantziz, baztertzea: [...] baztertzea, zokoratuak geratzen direnean trukeen, inbertsioen eta finantzen munduko fluxuetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Batzuetan jainkoak zokoraturik gelditzen dira, besteetan gizakiak oinperaturik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.

2 (bestelakoak)

Kumeak bihurritu eta iraulkatu egiten ziren, atzera eta aurrera ipurdiaren eta sabelaren gainean biraka, batak bestea zokoratuz, elkarri atximurka, amaren inguruan elkarri bultzaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Zientzia-iraultzetan, teoria bat beti da zokoratua ala biek aurrera egin dezakete?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Pertsonaren duintasunak gorputz-zigorrak zokoratzea ekarri zuen lehendabizi, heriotza-zigorra gero.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 15. orr.

Gure helburua, dibortzioari buruzko arauetan, abusua baztertu eta ezkontza babestea izan da, ohituren askakeria zokoratuz.  Elizen arteko biblia   Esd 7,11

Neskak orduantxe jakin zuen ezen, gizonaren ustetan, izena […..] ahazmenaren hilobietan zokoratu beharreko zerbait zela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 276. orr.

Zergatik geratu diren bi eskualde hauek nazioarteko merkataritza- eta finantza-fluxuetatik zokoraturik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

Gartziaren bozak oroimenaren azken zolan zokoratu gogo zuen pentsamendua ahantzarazi zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 242. orr.

Lehen plamako albiste zena, albiste bitxien txoko-txokoan zokoratua dute orain komunikabideek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 72. orr.

Bazegok aldea zokoratzetik txokoratzera.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 63. orr.

3 (adizlagunekin)

Ternezia apur batez hurbildu nintzen teknikaren aitzinamenduak hain bidegabeki zokoratutako tramankulura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Era berean, zeharo zokoratzen dute atzerritarra lan-merkatuan, gizarte zerbitzuetan eta abarretan espazioa lortzeko borrokan etsaia delako ideia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 84. orr.

Egia da mundu mailan merkatu-ekonomiak eta globalizazioak, irabaziak gidaturiko sistemaren bidez, alde batera zokoratzen dituela lehiakorrak ez direnak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 211. orr.

Lasai zokoratzen duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioak ezartzeko!  Elizen arteko biblia   Mk 7,9

4 (era burutua izenondo gisa)

Maisu zahar zokoratu gisan edo hartzen nonbait hezurra!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 261. orr.

Pettigrewen eta muggle guzti haien hilketa gizon zokoratu eta etsi baten ekintza izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 171. orr.

Herri zokoratu eta kolonizatu baten itxura baldin bagenuen, Humboldten arabera, XIX. mende hastean, ez daiteke hainbat ontu gure zortea Frantziaren edozein inperio, erregego ala errepublika irudiko Estatu-Nazio subiranoaren menpean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 109. orr.

Monoteismoak Baal eta Astarteren gurtza eraitsi zuen, Jahve jeloskor baten lehiakide zokoratuak isilka-misilka judu-ortodoxiaren altzora itzultzen ikusteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.

Herritxo zokoratu hartan hazi ginen apur bat edo asko, derrepentean edo oso astiro, oker edo artez, eta etorkizuna geure iragana lakoa izango zela uste genuen batzuetan, denborarekin orain garen bezain urrunak eta desordukoak izango ginenik egundo susmatu gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 408. orr.

Las Vegasko karrika ilun eta etxe zokoratuetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.

Alta, ez erretzaileei utzi tokia txikiagoa da, zokoratuagoa.  Berria - Harian   2005-11-04

Vautrin gaizkile, jeinu, azti, eta, gainera, zokoratuen buruzagi gogoangarriaz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

Industriaren bultzatzeko dirua, baztertuen eta zokoratuen laguntzea, ikerketen alderako beharra eta... eta... eta, denbora berean zergen beheititzea.  Herria   2005-01-20

5 da/du ad zokora joan edo eraman.

Bizpahiru tipori lepoa mozteko astia izan zuen Yvanek, bazter batera herrestan zokoratu eta hil aurretik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 118. orr.

Eguzkia zokoratzen hasia zegoen, laster ilunduko zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 26. orr.

Pilota behetik eta zokoratua jaurtikitzen jartzen zuen Katxok bere urduritasunaren parte bat, bere amorrua, bere gogorkeria.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

Ireki ere ez zuen egingo agian, eta armairuaren hondoan zokoratuko zuen, ukitu ere ez egiteko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus