Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urrea ere urre hautsez osatzen dela uste du eta lurra zokor txikietatik handitzen dela, sua sutik, ura uretik, eta gainerako guztia era berean uste du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 77. orr.
Ildoak ureztatu, zokorrak berdindu, euri-zaparradaz harrotu, ernamuinak bedeinkatu. Elizen arteko biblia Sal 65,11
Zenbat aldiz, ilargialdi txar batek harrapatu, eta, euriaren euriz, lurra zopa-zopa eginda, ezin laiatu, ezin aretu, ezin zokorrak xehetu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.
Bi zokor bota dizkio bizkar iletsura. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 111. orr.
Taldeka dabiltza, lur urpetuan nabigatzen, euripean, euren palekin apurtzen zokor bigunak, euren eskuez berrantolatzen milpa, hura babesteko ahaleginean, lanik gabe haz dadin. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.
Zokor emankorrak goldez irauli eta, ernamuinak azaleratze-ko, lurzorua zehetu ezik, eurenez ezingo lukete aura garbietara irten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 319. orr.
Idorturik dago hazia zokorpean, hondaturik ziloak, eroriak ganbarak; galdua baita laborea. Elizen arteko biblia Jl 1,17
Hilkutxa baten gainera jaurtikitako zokor-pusken hotsa atera zuten haien atzaparrek soroko tresnak gordetzeko erabili ohi nuen txabolako teilatu-hegalean pausatzerakoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.
Huraxe bai neska-mutikoen dibertsio, zokor gainak xehetzeko orduan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.
Nagusia han ari zen barre eta algaraz, zokor kolpeen gisako irri-karkail hotsaz. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 172. orr.
Zokor moduko batzuk ere bazeuden errektangeluaren inguruan barreiatuta, belar bustiaren gainean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 203. orr.
Beste batzuk zanpatutako lur-zokorrak lehorraraziz altxatzen zituzten paretak, zeharragekin trabatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.
Bizitzarik gabeko lur zokorren antzekoak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 52. orr.
Haien bihotzak eguzki hark berak lakartu eta gogortutako buztin-zokorren antzekoak izan behar zutela otu zitzaion Norari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.
Ulertu ez dakit zenbat ulertuko nuen nik orduan obra hartatik, baina gogoan dut zokor-mazo batez buruan jo izan banindute bezala geratu nintzela: txundituta, erabat liluratuta. Zokor-mazo bat baino gor eta gogorragoa da entzun eta jaso nahi ez dituenak aintzat hartzeko. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.
Izu klase horren eraginez erori ziren aita eta bere lagunak zokor-mazo haien amarruan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.
Kleo Kleenetoko hau, haatik, Tuzididesek beti sokor-mazo zakarroa bezala erabiltzen baitu, kirten baten antzera, haren kontrairudia bere arrazoiketan ikustea, Diodoto Eukratekoa, gizon burutsu zuhurra, interesgarria gertatzen da guretzat. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 262. orr.
Zokor-mazoren bat izanen zen noski hori! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 73. orr.
· (izenondo gisa) Walserri entzuna nion sentiberatasun zokormazoa erakusten dugula hitz goratsu bat erabiltzen dugun orotan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 109. orr.