Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zokondo 1 iz zokoa.

Ekialdeko eta iparraldeko hormek osatzen duten zokondoan, hantxe dira aspaldiko monumentuko hiru harlauza zatiak eta burdinazko gurutzea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 322. orr.

Afarien ostean talde polita bildu ginen Hannoverreko zokondo batean, eliza eder bateko ataurreko tabernan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 138. orr.

Lehen ere ez zen ardura kaleratzen, eta horregatik kosta egingo litzaioke maite dituen zokondoak berreskuratzea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 168. orr.

Trago bat zuela keinu egin zuen, eta besotik oratu ninduen, zokondo batera joan gintezen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 126. orr.

Ganbarako zokondoan zeukan arasara joanik, handik beste kutxa bat atera zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 122. orr.

Nik esan nion hobe zuela gorbata bizkar-zorroaren zokondorik ezkutuenean gordeta uztea, barregarri agertuko zela bestela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 126. orr.

-Hobira nazazu -egiten dit erregu txoriak eta, haren hegal hautsien zokondoetan, harren antzera higitzen dira gaitzespen-kexuak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 55. orr.

Etxeak lau bizitza ditu, eta laugarreneraino igo gara, non usoek habia egiten baitute teilatu gorrixka baten zokondoetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 44. orr.

Hala da ze, ibaiko zokondo batean maniobra txarra egin eta non iraultzen den bateltxoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 271. orr.

Espainiako gerra matxinatuen alde lerraturik zen arren, berak bazuen itxaropen izpi bat bihotzeko zokondoetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 101. orr.

Ez da gorputzeko zokorik ez arimako zokondorik lobelarraren bakea iristen ez zaionik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 20. orr.

Erlojuak ikertu dituzte ipurtzuloak jo dituzte leihoetako burdinak argitu dituzte zokondoak askatu dituzte alozak zatikatu dituzte.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 67. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Iluntasun bilaturik ezin bazen, zokondo isiletara joz behintzat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 20. orr.

Kutxako zokondo ezkutuan gorderik nuen liburuak burua hartua zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 194. orr.

Hura beheko zulora joango duk, zokondo hartakoa baita, eta hantxe erreko ahal duk.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 79. orr.

Gilaren gaineko zokondorik ezkutatuenean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 101. orr.

Giza kontzientziaren zokondorik gordeenetaraino jaisteko beldurra galtzeak irakurle askoren iritziz lizunak eta sakrilegoak ziren pasarteak idaztera eraman zuen Joyce.  Berria - Kultura   2004-06-16

Haurtzaroaren eta memoriaren zokondorik ezkutuenak erakusten dituzte argazkiek.  Berria - Kultura   2004-08-17

Nire ondasunak eta maisuarenak eskailerapeko zokondorik gordeenean utzi nituen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 291. orr.

Hotsa eta ardaila besterik eskaintzen ez duten egunotan, zail samarra da isiltasunezko zokondo bat aurkitzea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 8. orr.

Zatiotako bat kutxan agerian uzteko eta bestea ezkutuko zokondoan gordetzeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Besotik oratu zion, eta sotora egin zuten biek, Mateoren arotz-zokondora, edo, beharbada, sagardo upeletara.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nire zokondora (3); zokondo batean (7); zokondo batera (3); zokondora iritsi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus