Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zokomira
1 zokomiran adlag bazterrak miratzen.

Noiz ibili naiz ni neu baino jende indartsuago eta ahaltsuagoen inguruan zokomiran?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 298. orr.

Bazkalondoan, umeei Simpsondarrak jarri, eta zokomiran hasi nintzen etxeko bazterretan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 136. orr.

Gauean zokomiran zebiltzan guztiak desagertu egin ziren, eta inguruak desertua zirudien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 202. orr.

Bazen zertan pentsatu, baziren funts handiagoko gaiak zokomiran.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 145. orr.

Begiak ditu, ezer izatekotan, beldurgarriak, eta badakit nire bila dabiltzala zokomiran.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 11. orr.

2 zokomiraz adlag zokomiran.

Donatienen atsegin eta fantasia nagusiak miazketa, uzki-koitoa, alu-koitoa eta masturbazioa dira, hau guztia taldean, eta exhibizionismoz eta zokomiraz ongi apailatuta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus