Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontuan hartu behar da, herri eta auzo bakoitza, batzuk eguteran besteak ospelagoan, batzuk kaskoetan, besteak zokoguneetan, bakoitza paraje eta gune ezberdin eta oso diferenteetan kokaturik dagoela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.
Mendiaren zokogune batean eta, beraz, bidearen bihurgune batean, errekasto bat zegoen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 26. orr.
Errekasto honek, mendietako zokoguneetan behera doazen guztien moduan, ez zeraman ur askorik. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 26. orr.
Aurpegiko hezurrek lau zokogune pare dituzte (sinuak), barrutik mukosaz estaliak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.
Biok ondo ezagutzen genuen arbola baten enborreko zokogune batean gorde nuen paper-muturra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.
Berriro gaude, beraz, bazter leku batean, berriro heldu gara zokogune galdu batera! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.
Gutxik egin zuen lubetan behera erori eta zokogune batean amildu ez zenean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 79. orr.
Zaldia, gidaririk gabe, zokogunean behera erori zen bere zaldizkoarekin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 368. orr.
Poesiaren zokogune alferretan galdu gabeko gutun hura erantzunik gabe utzi zenuen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 74. orr.