Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Valentzia aldeko zelaiak, ez dakit nik zergatik, baina beti iruditu zaizkit zokobetailuz beteriko ganbara bat bezalakoak, salbu eta laranjondoak loretan zeudenean. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 108. orr.
Soto batean ahazturik egon ondoren berriz aurkitu den sitsak jandako peluka bat dakar gogora, ezinbestez, irudi zahar, altzari, apaingarri, zokobetailu eta beste garai bateko mozorroekin nahasirik egon den peluka bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 128. orr.
Oroigarriak, zokobetailuak; hiriburuko esku gurien apaingarriak, euren kontzientzia txarra isilarazteko segundo bateko argudioak baizik ez, mundutik kanpo, bizitzatik kanpo: beste jostailu bat patroiaren seme-alaben gelan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 120. orr.