Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zokalo iz horma bati behealdean, babesteko edo apaintzeko, ezartzen zaion frisoa.
Metalezko ziri bat dauka horma eta zokaloetako tarteetatik sartzen duena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.
Den-dena miatu nuen -hormak, zokaloak, zoruko oholak-; begiratu nuen horma batean esekita zegoen Il Carso mendi harritsuen argazki tzarraren atzean ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 217. orr.
Begirada adi, bizi, aztia, begirada txamana; umearen begiradan zokaloaren altuera kontuan hartzen duenarena. Berria - Kultura 2006-02-23
Gela hauetan zokaloaren gainean pintura beltzarekin moldatu eta bukatu behar dira panelak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.