Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zohargi 1 izond distiratsua, eskuarki zeruaz eta kidekoez mintzatuz.

Zohargia eta izarrez josia [gaua].  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 58. orr.

Hargatik, zenbaitetan, ilargia zeru zohargian beteegia agertzen denean edo haize hego epelegiengatik, ezin erran, Lili Marlenen bulardi erronden oroitzak opari sentimental zaizkit.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 64. orr.

Espaloi leun zohargian ene urratsen oihartzuna bakarrik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 128. orr.

2 (adizlagun gisa)

Zeru kantoian, ni bezala gauaren aztaparretarik salbatua, ilargia zegoen zohargi, marrazki dudakor, hodei hariekin jostari, mutu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 144. orr.

Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, zintzarriak zohargi airean, hiriak eta herriak zeharkatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 42. orr.

Pirinioetako goiztiriko argi zirrintak urdin-zohargi, ardiak lerro-lerro bortu marretan gora.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 53. orr.

3 distira.

Eskailera ilunpetan zegoen baina teilatuan mendiaren zohargia ikus zitekeen oraindik, gorri ahulekoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 235. orr.

Harriek zohargi hilaren distira zuten orain.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 238. orr.

Frodoren begietan zohargi ankerra agertu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.

Laster arroka bat gainditu eta haren atzean leizeko hormak ikusi ahal izan zituen, amildegitik sortzen zen zohargiak argituta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 150. orr.

Zohargiak inguratu zuen, eta ileek distira egin zuten eguzki gaztearen argitan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus