Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zohardi adlag 1 oskarbi.

San Giovannitik berrogeita hamarren bat kilometrora zeru ertzean, aldare errenkada bat bailitzan, gris-zuri marrazten ziren mendien gainean, zerua zohardi zegoen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.

2 (izenondo gisa) oskarbia; garbia.

Hiriaren gainean, zeru zohardiari esker, eguzkiak dir-dir egiten zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.

Gogoan dut zirrara hura lilura kilikagarri-asebetea bilakatu zela gau zohardi batean liburuko marrazki haiek zeruko konstelazioan identifikatu nituen gauean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 98. orr.

Gau lasai eta zohardiaren ondoren, egun argitzearekin mendi gailurrak lainoz inguraturik ikusi ondoren, hego haize hozkirri batek joko du Uda-gau zohardi batez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.

Hotza izaten zen goizetan, oso; baina zohardia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 255. orr.

Barda arratsean, zohardi zela, herrialde mutuan barna ibiltzean, ez nuen beste pentsurik: [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 177. orr.

Aldizka kumulu-ninboak zein estratu-kumuluak zitzaizkion argitzen, euriaren bidez batasunera edo zeru zohardia lardaskatzen zuten kurloen gidaritzapean bidaia dei.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.

Leiho gisa zegoen zulotik zeru izartsua mirets zezaketen, baina ez zuten gauaren edertasun zohardiaren ikusteko astirik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.

Argi zirrintako suzko pindarrak iragartzen zituen ilunpe zohardian.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Hire begiek ninditean lehenik tiratu, zohardiak baitziren, nabarrak, itsasoa bezala.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 33. orr.

Zohardia zen eta izarrek, zeruan ez ezik, urezko suge erraldoiaren azal beltzaren gainean egiten zuten distira.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 178. orr.

3 (izen gisa)

Zohardi ederra Donostiaren gainean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus