Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zodiako (orobat Zodiako) iz zeru esferako zerrenda, ekliptikaren alde banatara 8° 30’eko zabalera hartzen duena, hamabi zati berdinetan banatzen dena.

Akiloitik austrorako bide erdian, zeruak distantzia berdinera mantentzen baititu tropikoak, zodiako osoaren posturagatik, zeina kurritzen eguzkiak urtebete egiten duen, zeru-lurrak argi zeiharrez garbitzen dituela, zeruko toki guztiak, bakoitza bere ikurrez ordenan jarririk.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 347. orr.

Haga horien atzean danborra joango da, zeinetan ortzia egongo baita irudikatuta eta pintatuta eta baita zodiakoaren zirkulua ere, zeruko hamabi zeinuen irudiekin osatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.

Zodiakoaren inklinazioaren eta eguzkiaren ibilbidearen araberakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2710. orr.

Baietz orain zodiakoaren zeinua galdetu!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 102. orr.

Gauez, berriz, arratsaldean errana berretsi nahiko balit bezala, hala mintzatu zitzaidan, Zodiakoko konstelazioei so, begiak ameslari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 135. orr.

Inoiz ez dut sinetsi zodiakoan ez lotura astraletan, beraz txiripa hutsa besterik ez da ia-ia egun berean jaiotzea gu biok, ehun urteko aldearekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus