Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ziztukatu, ziztuka(tu), ziztukaten du ad txistukatu.
Abesti zahar bat hasi zen ziztukatzen, pentsamenduak bezperako topaketara ihes egiten zion bitartean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 155. orr.
Abelen ondora iritsita buruarekin agur egin eta doinu zehaztezin bat ziztukatzeari ekin dio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 45. orr.
Atera hurbildu eta ahaire arrado eta zoragarri baten lehen ahapaldia ziztukatu zuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 210. orr.
Hirugarrenez hasi zen Eskumuturra, are emekiago, ahapetik ziztukatzen zuela, nolabait esatearren. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 210. orr.