Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziztuka (orobat sistuka g.er.) 1 adlag txistuka.

Jendea ziztuka eta oihuka: betiko tranpa hasi dutela aranaztarrek!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 136. orr.

Jendetza gaitz baten erdian pasatzen gira, kexu eta dena mehatxu, haurrak guri ziztuka eta harrika.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.

Lehen taldearen emanaldia bururatua delako seinale, zenbait ziztuka hasten dira, bertze bat jo dezaten galdeginez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 194. orr.

Landroverrean sartu eta ziztuka hasi ginen, atzamarrak ahoan, ahal bezain zaratatsu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Suziria ziztuka eta txinpartak botatzen hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.

Beharbada tren bat ziztu bizian eta ziztuka igaro delako.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 137. orr.

Gezi bat nire belarri inguruan ziztuka pasatzen zen aldiro, Gilenez oroitzen nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 222. orr.

Ezin izan zuen jarraitu, zeren une horretan tomate batek ziztuka iritsi eta aurpegian jo baitzuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 193. orr.

Askatu zituzten beren habailak eta han hasi zitzaizkion belarri ondoan ziztuka ukabila adinako harri kozkorrak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 57. orr.

Haizea ziztuka ari beti, beti ageri zen ilargi-mamu bat, zeruko gune berean hantxe beti.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 74. orr.

Gauean ziztuka ari den haizeak lotan dagoen ororen ametsak sakabanatzen ditu.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 50. orr.

Kea eta tabakoa, tabakoa eta kea zituen lagun, harik eta egun batean airea eta kea biriketan ziztuka hasi zitzaizkion arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.

Sugeak bezala sistuka aritzen dira eta horrela dute elkar entenditzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 90. orr.

Nahiz jendetasunak menturaz hala aginduko lukeen, ez nuen inolako azalpenik eskuratu gero, gauzarik arruntena izango balitz bezala euskaltzain eta errektore den bati ziztuka egitea euskal besta batean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 114. orr.

2 (hitz elkartuetan).

Barre purrustadatxoak irteten zitzaizkion bat bestearen atzetik arnas-ziztuka gorputz dardarikatutik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus