Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Charlyk, gainera, ziztua amiñi bat ere eztitu gabe iragan zuen bidea emateko seinalea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.
Hontza oso txikia zen, eta airean itzulipurdika zebilen, trenaren ziztuak hara eta hona astintzen baitzuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 348. orr.
Bi lagun barruan zeuzkan auto bat ziztu handian hurbildu zen polizia etxera. Berria - Mundua 2004-02-24
Hor ere autoak ziztu pollitean badoaz, bide xuxenak ez baitu parerik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 25. orr.
Ziztu gogorrean erabilki pilota Irujok baina badu gai Bengoetxeak ere. Herria 2005-03-24
Sekulako ziztua etapa hasi eta bukatu arte. Berria - Kirola 2004-07-06
Joxe Marik negar egiteari utzi zion; potroak eztarrian zeuzkala uste dut, neraman ziztuarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.
A ze ziztua daramagun! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 122. orr.
Ez genuen ikusten ez hesola, ez arbola ezta etxerik ere, hura zen ziztua! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 209. orr.
Ziztuan zabilan pilota, eta ez bakarrik bidarritarrarena. Herria 2003-06-26
Ziztuan iragan zen Joanes kontzejuko atarian zaindari zeuden bi soldadu garai, prestu eta bibote-luzeren aurretik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 9. orr.
Harrapakina begiztatutakoan, ziztuan jaisten dira, ia harri bat bezalaxe, zuzen-zuzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 121. orr.
1936ko abuztuaren 9an, kamioi handi bat eta auto txiki batzuk ziztuan iritsi ziren Galarretara. Berria - Kultura 2004-02-01
Bere bulegotik ziztuan irten, saltoka eskailerak jaitsi eta Maiden Lane-ra atera zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.
Hurbil behar zuen, ziztuan ailegatu baitzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.
Ilun eta ziztuan mintzo ziren eta nik ez nuen tutik ere ulertzen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 22. orr.
Tira, sar hadi ziztuan, damutu baino lehen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 14. orr.
Aiena hadi ziztuan hemendik! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.
Hontz handi bat sartu zen ziztuan jangelako leihotik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.
Deabruak Llum eta inspektorea dauden aldera mugitzen dira ziztuan, inspektorea eskuinera baztertzen da deabruei pasatzen uzteko, eta une batez Llum bistatik galtzen du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 158. orr.
Bederatzigarren Etorbidean tren bat goialdetik igaro zen, ziztuan, erdialderantz, tren-makina txiki berde bat aurrean zeukala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.
Oroitzapenen bat bere gogotik igaro eta ziztuan ezabatu balitzaio bezala. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 138. orr.
Denbora ziztuan zihoan, egia. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 399. orr.
-Antonio, zakilpotro halakoa, ziztuan ohera! Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.
Mendikleta hartu nuen eta deabruen ziztuan Lampauletik atera nintzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 128. orr.
Zer eskubide dute kotxe madarikatu horiek halako ziztuan ibiltzeko, emakumeak eta haurrak harrapatzen? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.
Bakan ikusten da pilota holako ziztuan jotzen. Herria 2003-11-27
Orain lasterrari ematen nion sekulako ziztuan, eta hanka-hotsek burrunba egiten zuten kaleetan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.
Gauero, gauerdira arte, oihuka eta aieneka egoten da lanean, izugarrizko ziztuan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.
Begiak ikaragarrizko ziztuan zebilzkion jiraka. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.
Oren bat pasa iraun du eta 230 pilota jo dituzte harritzeko ziztuan. Herria 2003-11-20
Halako abailan alde egin zuen handik, non bidean ikusi zutenei iruditu baitzitzaien sinetsi ezineko ziztuan zazpi herri zeharkatu zituen tximista luze ilun bat. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.
Ziztu batean erretiratu zituen eskuak artzainak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 31. orr.
Horrela, ziztu batean, txori batek hegoak astintzeko behar duen baino denbora gutxiagoan, hondartza ikuslez bete zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 89. orr.
Produktuaren diseinuan egin beharreko aldaketak ziztu batean egiten dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.
Beste krisialdi baten erdi-erdian zegoen Flora, hirugarrenez erietxera eramango zuen maniarantz ziztu batean abiatzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.
Agertu bezala desagertu zen hedabideen erakusleihotik: ziztu batean. Berria - Harian 2005-04-01
Ziztu bizian egin nuen korrika, txinatar hiltzaileek jarraitzen zidaten gauetan bezain azkar. Ziztu bizian irten ginen handik. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 73. orr.
Ziztu bizian zutitu eta, beste guztiei aurrea harturik, belarri-babesgarriekiko txanoa ematen zion irakasleari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.
Ziztu bizian alde egiten zuten hura urrunetik ikusi bezain laster. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 355. orr.
Ziztu bizian ari da hazten ekonomia eta lehengai behar handia du. Berria - Ekonomia 2004-05-18
Txapeldunak ziztu bizian lortu zituen lehen hiru tantoak. Berria - Kirola 2006-05-02
Beti ziztu bizian pasatzen zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.
Pepponek martxa sartu eta ziztu bizian abiatu ziren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 192. orr.
Animaliak ziztu bizian egin zuen hanka. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 234. orr.
Hitzok amaitu bezain laster, ziztu bizian atera zen deabrua amorruz eta zalapartaka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.
Hala ere, tarantasa ziztu bizian zihoan, bideari hamabi-hamalau versta orduko janez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.
Bihotza asaldatuta zeukan eskaileretan behera Iturbideren bulegorantz abiatu zenean, odola ziztu bizian, gorputza adrenalinaz gainezka. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.
Bihotza ziztu bizian ari zitzaion. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 28. orr.
Gozamenaren gozamenaz hazia ziztu bizian kanporatu zitzaidan eta ohekideari erraietaraino barneratu. Aitor Arana «Onan», 2000 - 37. orr.
Nire lagun "Ximurrak" ziztu bizian ninderaman hiri lokartuan barna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.
-Hoa ziztu bizian arotzaren bila. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 316. orr.
Beti ere begi bat erdi irekita egiten nuen lo, dena den, handik ziztu bizian altxatzeko prest. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 68. orr.
Zuzen-zuzenean abiatu zen, ziztu bizian, inprimatuen gelara. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.
Ordaina, itzuli bat, ziztu bizian, Charlyren motor herdoiltsuaren gibelaldean, hiri inguruko ingurabideetan barna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.
Ikaragarrizko argitasuna zabaldu zen hegaztiaren gorputz osoan zehar, eta berehala, ziztu bizian, han joan ziren hodian gora hegan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 271. orr.
Bat-batean, argi bat ikusi nuen niganatzen, ziztu bizian; jo ez nintzan, bidetik irten nintzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.
Barrara hurbildu, billete bat utzi, eta bueltak jaso gabe, ziztu bizian irten zen tabernatik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 174. orr.
Zakur guztiak, buztanari eraginez, ziztu bizian hurbildu ziren bisitariengana, agurtzeko asmoz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 113. orr.
Ekintzaile suizida batek gidatutako auto bat hurbildu zen ziztu bizian eta al Sheikliren bizkartzainek tiro egin zioten geldiarazteko. Berria - Mundua 2004-05-23
Estutasun horretan, beharrak eraginda, ziztu bizian dabilkizu burua. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 92. orr.
Iñakik, berriz, hura ikusi orduko zuhaitzetik jauzi, eta ziztu bizian egin zuen ihes. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 103. orr.
Han makurtuta, bi auto sumatu genituen igarotzen, ziztu bizian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.
Lasterka hasi eta, errepidea zeharkatuta, bestaldeko basoan sartu nintzen ziztu bizian. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 98. orr.
Ravignan kalean behera abiatu zen, ziztu bizian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 386. orr.
· Gizona ziztu biziagoan ispiluen dendan da sartu, haien artean ezkutatuz. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 87. orr.
behera ziztu bizian (4); dena ziztu bizian (3); gero ziztu bizian (3); harry ziztu bizian (5); ondotik ziztu bizian (4)
ziztu batean (27)
ziztu bizian (478); ziztu bizian abiatu (22); ziztu bizian abiatzen (3); ziztu bizian ari (3); ziztu bizian atera (11); ziztu bizian ateratzen (3); ziztu bizian doa (5); ziztu bizian doan (3); ziztu bizian egin (18); ziztu bizian egiten (4); ziztu bizian etorri (3); ziztu bizian hurbildu (3); ziztu bizian igaro (6); ziztu bizian igarotzen (8); ziztu bizian igo (4); ziztu bizian ihes (4); ziztu bizian irten (12); ziztu bizian jaisten (3); ziztu bizian jaitsi (4); ziztu bizian jo (5); ziztu bizian joan (11); ziztu bizian sartu (6); ziztu bizian zeharkatu (3); ziztu bizian zihoan (5); ziztu bizian zihoazen (5)
sekulako ziztuan (4)
ziztuan abiatu zen (5); ziztuan alde egin (3); ziztuan atera (7); ziztuan etorri (4); ziztuan igaro (4); ziztuan irten (4); ziztuan itzuli (3); ziztuan joan (6); ziztuan lekutu (3); ziztuan sartu zen (6); ziztuan zeharkatu (5); ziztuan zeharkatu zuen (3)