Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziztor1 1 iz arrastoa.

Argazki-oineko letrek ziztor amorratuak ematen dute, egundoko abiadan mugitzen dira, ezin ditut elkarrekin lotu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 88. orr.

2 elur ziztor elur arrastoa.

Mendate zabal bat gainditu dut halako batean uda minean, eguzkia eguerditan ia neure buru gain-gainean zuzen, eta hala ere bazen artean elur ziztorrik larreetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.

3 erreka ziztor errekatxoa.

Erreka-ziztor bat igarotzen da erdi-erditik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Saratik abiatu eta sakonune batean zihoan erreka ziztor baten ertzetik ibili ziren Lizuniagaraino, eta handik Illekueta auzora.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 86. orr.

Berehala, gaztainadi bat zeharkatzean, baserriak ikusten ziren lerroan, erreka ziztor baten erara kokatuak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erreka ziztor (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus