Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziztaka 1 adlag zizta eginez.

-Plazara igan ninduten, eta eguna zenez, euliak hasi zitzaizkidan ziztaka eskuetako eta besoetako zaurietan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 55. orr.

Berriz ezkon dadin errezatzen ez dudanean, erle saldo puta batek ziztaka hil dezan errezatzen dut.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 163. orr.

Milaka orratz ixil ziztaka gogoan, denbora josten bihotza, irudimeneko zapi zurian.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.

Bat-batean gogoratu dut, bai, zauritu egin nautela -oraindik ziztaka dut burua-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 175. orr.

Burmuinean metatuta daukazu lo-galea, eta minaren erasoa sentitzen duzu, ziztaka, pum, pum, pum, leherketa txikitan bezala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 255. orr.

Giltzurrunetan ez ezik, gorputz osoan ere mina sentitzen duzu ziztaka. Izarraren izpiek beti ziztaka, gero eta hurbilagoak, zeru guzia argitzen dute nola eguzkiarenak egun betean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 81. orr.

Baldin eta buruko mina bazuen, edota oinetako arkuak ziztaka bazituen, kexuka aritzen zen, urrikalgarri, nini bat antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.

Bihotzean mina ziztaka senti zezakeen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 99. orr.

Bat-batean, kaosa egin da Joseren buruan, erle-saldo amorratu bat dabilkio buru-muinetan ziztaka, zuhurrena ere erotzerainoko oinaze zakar batek hartu dizkio zainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Oinak oinategi, soilik loeria astunaren orratzak kaskoan ziztaka nabaritzen zituela. Errespetuz entzuten diote, hitz bakoitza idatziz jasoaz, bolaluma urduri, koadernoaren orrialdeetan ziztaka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 130. orr.

-Patxi, agudo -nik, ziztaka-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

2 zizta-ziztaka

Banan-banan ezarri zizkidatek, zizta-ziztaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus