Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Intsektuen ziztadak galarazteko, farmazietan hainbat produktu saltzen dituzte. Berria - Harian 2005-08-06
Zaldiak eta zaldizkoak ezin ihes egin eskualde zingiratsu horren bazter guztiak betetzen dituzten intsektu dipteroen ziztadei. Liztor baten ziztada batek bezala suspertu ninduen aitormenak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.
Marmoken ziztada saihesteko krema bat sortu dute Israelen. Berria - Gaiak 2004-09-05
Indizioaren ziztadak min pixka bat eman zion. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 144. orr.
Min sakon bat jarri zaizu hankaren beheko aldean, eta, aldi berean, ziztadak sentitzen dituzu giltzurrunaren parean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 39. orr.
Masailean milaka orratz ikusezinen ziztadak sentitzen nituen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.
Eskuineko hankan milioika ziztada sentitzen nituen, oinazearen oinazez, armada oso bat zaldiz nire gainetik igarotzen ari balitz bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.
Ziztada bat lokietan, dardara bat hanketan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.
Ziztada hori minzorro bat da, organoen gauean modu bitxian esnatzen den halako toki jakin bateko kontzientzia gisako bat. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 75. orr.
Hartu nuen sustoak ziztaden mina areagotu zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 237. orr.
Bere zaina ziztatu eta lauzpabost ordura gertatu zen, ziztadaren eragina jada iragana zenean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 120. orr.
Ziztaden tamaina ikusita, arantza hauek oin beteko luzera izan behar dute. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.
Pentsatzekoa da zer izango ote ziren Faulkner, Hemingway, Scott Fitzgerald, Lowry, Hammett, Chandler, J. Thompson, Capote... alkoholaren ziztadarik gabe. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 94. orr.
Orduko ahotsa tristea iruditu zitzaion da Ruari, damuaren ziztadaz jota bezalakoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.
Kontzientziaren ziztadak ez datoz espiritutik; bihotzaren fruituak dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 271. orr.
Gorrotoaren ziztadak min itzela eragin zidan arren, isilik segitu nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 263. orr.
Pentsatzen hasteko ziztada bat behar izaten da, horretara bultzatuko zaituen zerbait. Berria - Kultura 2004-02-25
Hitz haren ziztadaz anaia zertxobait minduta gelditu zela konturatzean [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.
Ez zeukaten mailaturik, ez eta ubeldurik, hozkarik edo ziztadarik ere. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.
Andresek gaixoa zertxobait animatu zuen, ziztada egiteko lekua xaboiz garbitu eta igurtzi zuen, eta trokarra neskaren sabel handituan sartu zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.
Brastako mugimenduak ziztada mingarri bat eragin zidan saihetseko zaurian. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.
Orduan erruaren ziztada mingarria nabaritu zuen bularrean josita. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 109. orr.
Halako batean, bihotzean sentitzen den ziztada hotz baten moduan, Frodo eta Sam etorri zitzaizkion gogora. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 73. orr.
Haren usainak maisuaren akordua bizitzenago eginik, saminak ziztada itzelak jo zizkidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 281. orr.
Ziztada zorrotza nabaritu dut ezkerreko izterrean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 298. orr.
Iraganaren ziztada nabaria zuten aurpegiko azalean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.
Ziztada mingarria izan zen arren, handik apur batera barrua lasaitu egin zitzaidan; lekutan zeuden lehorrekoak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 39. orr.
Jostorratzenak bezalako ziztada zorrotzak sentitzen hasita nengoen lokietan, zizt-zazt, zizt-zazt, zizt-zazt. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 237. orr.
Etxera itzultzeko gogoak ziztada jasanezina egin zidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 231. orr.
Larru-mintza dardaratu zitzaion Norari, eta sekulako ziztada sentitu zuen bihotzaren erdian. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.
Askotan sentitzen dut -bolada batzuetan, ia egunero- buru-arintasun halako bat noizean behingo ziztada ez oso zorrotzekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 175. orr.
Ezinezkoa zitzaidan lokietako mina ez zen beste ezertan kontzentratzea, denbora asko egin nuen buruko ziztaden mende. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 237. orr.
Bat-bateko ziztada batek joa, arma eroria hartzera egin du. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 18. orr.
Danbateko sor bat sentitu nuen arroparen azpian, eta, aldi berean, sekulako ziztada izterraren goiko aldean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 181. orr.
Hauxe bai ziztadarik onena, indartsuena, zoragarriena; azkar gorputzetik gora eta behera, buelta eta errebueltaka. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.
Egeak ziztada moduko bat sentitu zuen bere barnean, bero eta gozoa, alai eta umoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.
Lizarriturri baretu da Eladioren ziztada zaputzetik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.
Behin ikusi nuen nola jarri zioten apomorfina-ziztada bat ezagutzen dudan parkinsondun bati, zurruntasuna eta "izoztea" arintzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.
Sei metro koadroko kaiola batean giltzapetuta dago, ez du egunik ez gaurik nabaritzen, ordu erdi oro esnarazten dute, argindar ziztadak ematen dizkion uhal bat ezarri diote gerrian. Berria - Harian 2006-04-13
Kopetara eraman zuen eskua, orratz-ziztada baten moduko oinazea arintzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 113. orr.
Lantza ziztada xamurra harturik jauzi egin dut. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 164. orr.
Nik neuk ere antzeko min ziztada bat sentitu nuen, udan hari uko egin eta beren esku utzi behar izan nuenean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 326. orr.
Hala eta guztiz ere, inoiz ere ez malur handiagorik, maitasun ziztadak jaso nituenean baino. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 25. orr.
Atsegin ziztada bat sentitu nuen zilean, guztiz ezustekoa. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 120. orr.
Argazkiaren oin-oharra irakurri nuenean ez nintzen larritu; atsekabe-ziztada bat sentitu nuen nire baitan, asko jota. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 45. orr.
Ezin zituen ekidin -zein tuntuna, ene, zein tuntuna!- bihozmin ziztada haiek. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 72. orr.
Oinaze ziztada urratzaile bat ere bai, puntu berean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 249. orr.
Izu ziztada izoztu bat sentitu nuen garondoan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 124. orr.
Bat-bateko beldur ziztada batek zeharkatu zidan bihotza, Patuaren aitzinean sentitzen den izu-ikara. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 254. orr.
Erru-ziztada batez, zera pentsatu nuen, dagoeneko ahanzten hasia nintzela aitaren aurpegiaz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 64. orr.
ziztada bat sentitu (8); ziztada batek (5); ziztada mingarria (4); ziztada nabaritu (4); ziztada zorrotzak (3)
intsektuen ziztadak (4); ziztadak sentitzen (4)