Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zizpuru 1 iz hasperena.

Zizpuru eta hasperenen artean erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 640. orr.

Gauez, negar egiten huen isilean, zotinik gabe, zizpururik gabe.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 16. orr.

Zizpuru baten antzeko hotsa goratu zen inguruko zelaietatik, eta bihotzak berehala hasi ziren berriz ere taupaka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 299. orr.

Eta bertze hilabete bat egin zuen horrela, apurka itotzen, zizpuruz zizpuru eta hasperenez hasperen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 185. orr.

Gozo-gozo musukatzen jarraitzen dit, zizpuruen antzeko musuak dira.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Bai, zizpuru batean nik, federik gabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zizpuru luzea libratu zuen estreinako dangadaren ostean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.

Jane Birkinen zizpuru faltsuek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 103. orr.

Baiezkoa adierazten zuen zizpuru etsitu baten ondoren lotu zitzaion, ostera ere, mintzoari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 165. orr.

Martak zizpuru sakon bat egin zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 213. orr.

Merryk ere alaitasunezko zizpurua egin zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 49. orr.

Hiru ikusleen esku askeek kanpaiari tiraka ziharduten, euren ahoetatik gozamenezko zizpuruak ateratzen ziren bitartean.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 106. orr.

3 irud/hed

Orain bat-batean eguzki berritan haize leun baten zizpuruarekin irekitzen den lorea bihurtu zitzaidan musika, sentimenduen ukituetara zabaltzeko prest.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.

4 zizpuru egin

Neuk ere zizpuru egin -etsitzen hasita nengoen berandutu egingo zitzaidala zinera joateko- eta zerura begiratu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

Toalla sorbalda gainetik biribilkatu zionean zizpuru egin zuen Joseluk, egun hartakoak burura egin zuelako seinale ezaguna eskertuz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 136. orr.

Une batez isilik begiratu eta gero, zutitu eta zizpuru egin zuen: [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 66. orr.

Gorri-gorri eginak ditu begiak bisitariari atea zabaldu dion neskak, eta zizpuru eginez jaso ditu haren doluminak. · Roberto Goaza komisarioak etsipen zizpurua egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zizpuru egin (9); zizpuru egin zuen (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus