Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenera, zizpa bat zutenek, bizkarrean suaren itzulian ibili ondoan, bizpahirulau tiro botatzen zituzten airera. Herria 2005-06-23
Haren zizpak lurra du destatzen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 9. orr.
Etxeko nagusiak zizpa armatua atera zuen kasakapetik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.
Igo nintzen goiko gelara eta armadako arauzko zizpa eskatu nion Dimitriri. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 252. orr.
Ermandadeko gizon biak, lehen esan denez, alde banatan, beren zizpa eta guzti. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 94. orr.
Zoritxarrez, ordea, txaroldunen zizpen su biziak bete-betean jo eta zerraldo erori zen Miel. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 161. orr.
Ezin ozenago entzun zituen pum pum pum, eta su zizpak ikusi zituen tiro zaratekin batera, pum pum. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.
Orain gaztetxo bat jarri zaigu auzoan, auskalo nondik etorria: garaia, ederra eta handinahia dariona; niretik txispa-tiro batera jarri denda, eta makinaz bete du. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.
Bide galduan, gudari bulartsuak jo eta ke bero-bero ari diren lekura (eta behar bada, izututa hankak arin joana izaki bota zuena, makinaren zizpa-sua ikusita) eta hor utziko du une labur batean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.
Beste zerbitzariak, zaldiak gobernatu dituen berak [...] zizpako fusila eta pistola ekarri ditu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 161. orr.
Bere ganibetak eta bere zizpa-luzeak enbarazu handia egiten ziotela. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.