Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zizka-mizken ondotik bazkaria atera zuten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 432. orr.
Menua bakarrik: zizka-mizkak, entsalada, arrain-zopa eta bisigua edo azpizuna. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 63. orr.
Lehenbizi, eta beste janarietatik bereiz, zizka-mizkak zerbitzatu zituzten jangura bizkortzeko, iparraldeko herrialdeetako usadioari jarraituz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.
Isil-isilik ari zen afariaren hasierako zizka-mizkak zerbitzatzen: kroketak, otarraintxoak, urdaiazpikoa, zainzuriak eta foie-grasa. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 53. orr.
Vesubioren tamainako steak tartarea jan nuen, alboko zizka-mizka ugariz: kaparrak, tipulak, belarrak, piperrak... Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.
Vodka sarrerarako, zizka-mizkak gero, haragia betetzeko, eta laranja zuritua postrerako. Berria - Kirola 2004-06-30
Azkenik, hiriko alkateak mezaren ostean eman zituen zizka-mizketara joan zen, eta zizka-mizkak ere bazkari baten heinekoa gertatu ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.
Ikasleak, ordea, filosofiatik zizka-mizka xixtrin batzuk janda iristen ziren UBIra, ez Homero, ez Hesiodo, ez euskal mitologia ezagutzen zutela. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 98. orr.
Ekitaldien barruan poesiaren eta pintxoen arteko lotura egin nahi duen Zizka-mizka poetikoak: Nerudarekin jaten ospakizuna nabarmentzen da. Berria - Kultura 2004-10-14
Egia erran zizka mizketan baizik ez ginen oraino: ondotik etorri dira eguneko gai nagusiari. Herria 2003-10-02
Kontua izango da, mahaira eseri ordez, egunean hamaika aldiz jan-edatea, zizka-mizka, oiloak bezala. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.
Jaki onen aukera zabaltzea garestia izango ez denez, kontsumitzaile askok gusturago erosiko du zizka-mizkan aritzeko moduko janaria, pintxoz osatua. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.