Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zizel 1 iz harria eta antzeko gaiak lantzeko esku lanabesa, altzairuzko ahoa ahoa bi aldeetatik zeharka ebaki duena eta mailuaz joz erabiltzen dena.

Hain emaitza bikaina lortzeko, nahitaezkoa da biak elkarlanean aritzea, ezinbestekoa da naturak azken ukitua ematea -bere zizel zorrotzarekin- gizakiaren lan astun eta sarritan alferrikakoari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

Behin habiaraino helduta, harginak diamantezko punta zuen zizel bat hartu eta, tentu handiz, arrautzaren oskola pitzatzeari ekiten zion, kumea irteten zen arte.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 133. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mailu-kolpetxoz aurreratzen den zizel-punta horretatik isurtzen dira latorri merkean zehar arrastoa utziz.     «Kuskue tanden», 2004 - 149. orr.

Une hori harrapatzea da kontua: nola bere zizel-kolpetxoez diharduen, inguratzen duen jendeaz ohartu gabe.     «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.

Ingurua mailu eta zizel eta tornu-jiren zaratez bete zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 287. orr.

Zizel-barraz eta mailuz urratu zizkieten tripak; eta zuloetatik urre eta zilar lingoterik itzuri zen, eta zortziko piezarik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

3 irud/hed

Horrelako idazleak [...] azalera ekartzen du mundu honetako gure izanaldi hainbatetan mingots eta gogaikarrian nonahi aurkitzen diren izaera hotz, arrunt eta xehen hondoa; zizel gupidagabea bere indar guztiarekin erabiliz, batere estalgarri edo leungarririk gabe erakusten ditu mundu guztiaren begien aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

Hain emaitza bikaina lortzeko, nahitaezkoa da biak elkarlanean aritzea, ezinbestekoa da naturak azken ukitua ematea -bere zizel zorrotzarekin- gizakiaren lan astun eta sarritan alferrikakoari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

4 zizel lan (orobat zizelan) zizelez eginiko lana; zizelez landuriko gauzakia.

Bertan bizi izanaz gain, hezur eta harrietako zizel lanak, artean Homo sapiensen garaiko txirula bat.  Berria - Kultura   2006-05-07

Begiak, nolanahi ere, alferrik saiatzen ziren gelako urrutieneko bazterretara edota sabaiko ganga eta zizel lanetara iristen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Gazterik hasi zen zizel lanetan.  Herria   2003-07-31

Erakusketa asko eskuin eta ezker, margo, zizel-lan eta argazki.  Herria   2003-10-02

Inguruan nituen objektuak, sabaietako zizel lanak, hormetako tapiz ilunak, [...].  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Josette Dacostaren erakusketa gunean, Zitadelako karrikan, ikusgai izanen dira Marie Helene eta Jesus Echevarriaren zizelan eta margolanak, apirilaren 6etik 27raino.  Herria   2003-04-03

Zizelan Erakusketa.  Herria   2002-08-15

5 zizel obra zizel lana.

Jose Ramon Anda, Koldobika Jauregui eta Paco San Miguel-en zizel-obrak, bai-eta Luis Candaudap, Juan Luis Goenaga, Gonzalo Jauregui eta Jose Luis Zumeta-ren margolanak.  Herria   2003-07-03

Salbaikeria hasten da xehatzen dituztelarik eremaiten ahal ez dituzten gauzak, zizel-obrak, harri-lanak, pisuegiak direlakotz.  Herria   2003-04-17

Bruno Aizpitartek lekura eta asmatu dituen zizel obrak, eta Christiane Giraud artistaren zizel taldeak gauzatu asmaketak lehen aldikotz agerian emanak izanen dira.  Herria   2003-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zizel lan (8); zizel lanetan (4); zizel obrak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus