Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziurtatu (2690 agerraldi, 169 liburu eta 1634 artikulutan; orobat zihurtatu g.er.), ziurta, ziurtatzen 1 du ad ziurtasunez edo zalantzarik gabe (zerbait) esan; ziurtasunez ikusi edo egiaztatu. ik egiaztatu; segurtatu.

Bai -ziurtatu zion emazteak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.

-Hemen da -ziurtatu zuen Taniak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 143. orr.

-Euria egingo du, On Camillo -ziurtatu zion Kristok-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 255. orr.

-Kabituko gara, jauna -ziurtatu zioten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 209. orr.

Jarraian afaria aipatu nien, eta ziurtatu zidaten beharrezko neurri guztiak hartuko zituztela, laster egiaztatu nuen moduan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 177. orr.

Alemania Federaleko ikertzaileek ziurtatu dute gizonengan esterilizazioa eragiteko modua aurkitu dutela, haien osasunean edo libidoan kalterik sortu gabe.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 105. orr.

Bisirra ere kexuka joan zitzaion erregeari, eta printzea zinez eroturik zegoela ziurtatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 129. orr.

Bi lekukoen aurrean ziurtatu zuen notarioak hamar urte lehenago [...] berak lakratutako gutun-azal bera zela, de cujusen aginduz haren etxera testamentua hartzera joan zen egunean lakratutakoa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 28. orr.

Kontsolamendua aurki izango zuela ziurtatu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 893. orr.

Kaukaso ontzia esandako orduan aterako zela ziurtatu zioten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.

Gure fedeak ez digu ziurtatzen gaurtik 25 urtera Kristau-komunitatea garbiagoa izango denik.  Herria   2001-03-08

-Nork ziurtatuko digu satorra zerori ez zarenik?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.

Lehen ministroak ziurtatu dit ez duela hitz erdirik esango Blacken benetako nortasunaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 36. orr.

-Salerosiak oso gaizki zoazak -ziurtatu zuen Gavardek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 164. orr.

Ez uste gertakari horrek kezkatzen nauenik; lehenik arrazoi dut, neure abokatu guztiek hori ziurtatzen didate.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 374. orr.

Nik, Jainkoaren partetik, ziurtatzen dizut, zure Ordenak azken judizioko eguna arte iraungo duela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1082. orr.

Ukituz ziurtatzen hasten zen erdi ikusten zuena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Inor begira ez zuela ziurtatu ondoren, iturrira zuzendu zituen pauso baldar mantsoak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.

Hartara, ziurtatu egin zuen perla zulatu gabea zela, behor estali gabea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.

Kontu handiz ziurtatu behar da zundak ez duela Lurra kutsatuko espazioko gaiekin.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Hasan lo trinko zegoela ziurtatu zuelarik, gamelu gainera igo, eta iloba kutxan eraman zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 56. orr.

Zerk ziurtatuko dit, orduan, esaten ari naizena egia dela?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.

Bihozberatasun eta leuntasun horiek zuzen zegoela ziurtatzen zioten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.

Haxixik ezean zigarroak eta edaria behintzat ziurtatu beharrekoak dira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 100. orr.

Gorpuan aurkituriko haziak erabat ziurta bailezake Ostolazaren kontakizun harrigarria.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 117. orr.

Begiek engainatu ez nindutela ziurtatzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 82. orr.

2 (da aditz gisa)

Beste ezpainetakoak, berriz, pigmentu gorri bat eduki behar zuen, ongi barreiatua baina disolbaezina, eta, beraz, lekutzen ez zena: aise ziurtatu nintzen horretaz, bentzenotan disolbatu eta zentrifugaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.

Arretaz begiratu, eta ziurtatu zen gizonak ez zuela labanarik, ez eskuan eta ez inguruan: ezkutaturik eduki zezakeen, hala ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 221. orr.

Zer-eta Lehendakaria, Jose Antonio Agirre, Kubara datorrela ziurtatu da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 167. orr.

3 zerbait gertatu delako edo gertatuko delako ziurtasuna eman.

Handik aurrera ziurtatua zegoen txanpon landuaren etorkizuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.

Hasiera batetik ESAk ez zion Beagle 2 misioari dirua ziurtatu.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Hainbat mende edo milurtekotako denboraldia igaro daitekeela emaitza ziurtatu arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.

Ikerlariak bidali zituen, Saulen etorrera ziurtatzera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 26,4

Arrakasta ziurtatua zegoen.  Berria - Kultura   2004-09-04

Sinesten dutela benetan giza erakunde horien hilezkortasuna ziurtatua dagoela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 14. orr.

Herrialde indigenen geroa ziurtatzeko haurren eskubideak bermatu behar direla dio.  Berria - Gaiak   2004-02-26

Bertsolaritzaren transmisioa ziurtatu nahiak hauspotzen zuen ekimen berritzailea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 149. orr.

Hagridek atzera begiratu zuen bakarrik zeudela ziurtatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 101. orr.

Inork ere jo edo bortxatu ez zuela ziurtatzearren, hain zuzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Dena grabatuta zegoela ziurtatu ondoren, sateliteko telefonoa hartu zuen, Pentagonoarekin linea zuzena lortzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

Bai Alemaniak, bai Estatu Batuek, batasun politikoa egina edo ziurtatua zutenean, 1870eko hamarraldian, protekzionismo zorrotz baten gainean egin zuten beren industrializazio-ahalegina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Metal bitxien metaketa, aurrenik, estatuaren kreditua ziurtatzeko eta gerra finantzatzeko bidea zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Jana ziurtatua zeukaten, behintzat, hainbat egunetarako.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 372. orr.

Jakin dut harekin komunikatzeko bideak ziurtatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 435. orr.

Jaunak bere Erreinua ziurtatu nahi izan dit niri, bere zerbitzari ezdeus naizen honi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 709. orr.

Ziurtatua dut bederen ezen, jauregitik partitu zenez geroztik, ezein gutunik ez dela heldu Volanges andrearentzat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 361. orr.

Aiete aldera edo, joan omen ziren; baina ezin du ziurtatu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.

Baina, armarik aski ez zegoenez, borrokalarien hornidura ziurtatzeko aukeratu ninduten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 51. orr.

Jainkoa unipertsonala dela, salbazioa ziurtatua dela giza arraza osoarentzat, eta arrazoia eta kontzientzia direla sinesterako eta praktikarako irizpidea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Oraingo hauteskundeetan John Kerryk beltzen botoa ziurtatua duela dirudien arren, demokratak kezkatzen hasi dira.  Berria - Mundua   2004-10-24

4 (era burutua izenondo gisa)

Gutun ziurtaturen bat denean bakarrik jotzen du atea, gainontzekoan bera moldatzen da.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 17. orr.

Han, eskolan, jarri behar dira dotrina zibil egiazko eta ziurtatuaren oinarriak, nerabeek gero herriari erakutsi ahal diezaioten, publikoki zein modu pribatuan, han ikasitakoa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 170. orr.

Funtsean, Euskal Herriko Laborantza Ganbera izena duen elkarteak ez diio herriaren interes ziurtatuari erantzuten.  Berria - Harian   2005-07-27

5 zerbait edo norbait arriskuetatik libre uztea lortu. ik segurtatu 2.

Hiru mastako itsasontzi handietan baitute ziurtatua beren altxorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aebetako armadak ziurtatu (5); agintariek ziurtatu (6); arduradunak ziurtatu (6); arduradunak ziurtatu zuen (4); ari direla ziurtatu (4); armadak ziurtatu zuen (4); atzo ziurtatu zuen (8); burua ziurtatu (4)

egingo duela ziurtatu (8); egingo dutela ziurtatu (5); egongo dela ziurtatu (5); erreinua ziurtatu (4); etorkizuna ziurtatu (10); ez dela ziurtatu (7); ez zegoela ziurtatu (5); ez zuela ziurtatu (6); ezin da ziurtatu (6); ezin dut ziurtatu (4); ezin ziurtatu (4); finalerdietarako txartela ziurtatu (5); garaipena ziurtatu zuen (4)

izan dela ziurtatu (5); izan direla ziurtatu (5); izan zela ziurtatu (7); izango dela ziurtatu (15); izango direla ziurtatu (5); jarraituko duela ziurtatu (8); jarraituko dutela ziurtatu (5); jeneralak ziurtatu (5); lehen postua ziurtatu (4); lehenbailehen ziurtatu (4); ministroak ziurtatu (4)

postua ziurtatu (12); postua ziurtatu du (4); presidenteak ziurtatu (4); sailkapena ziurtatu (5); salbazioa ziurtatu (10); txartela ziurtatu (13); txartela ziurtatu zuen (6)

ziurtatu ahal izan (7); ziurtatu ahal izateko (8); ziurtatu arte (13); ziurtatu behar (47); ziurtatu behar du (7); ziurtatu behar dugu (10); ziurtatu beharko (13); ziurtatu digu (4); ziurtatu dio (8); ziurtatu dit (5); ziurtatu du (196); ziurtatu duenez (7); ziurtatu dute (75); ziurtatu dutenez (5); ziurtatu eta gero (8); ziurtatu ezean (5); ziurtatu gabe (7); ziurtatu nahirik (5); ziurtatu nion (6); ziurtatu nuen (4); ziurtatu ondoren (20); ziurtatu ostean (4); ziurtatu zidan (7); ziurtatu zien (12); ziurtatu zion (25); ziurtatu zioten (4); ziurtatu zuen atzo (43); ziurtatu zuenez (15); ziurtatu zuten atzo (4)

ia ziurtatua (4); lehen postua ziurtatua (5); tokia ziurtatua (4); ziurtatua dago (4); ziurtatua du (17); ziurtatua duela (4); ziurtatua dute (11); ziurtatua izango (7); ziurtatua zuen (4)

salbazioa ziurtatuko (5); txartela ziurtatuko (5); ziurtatuko litzateke (4); ziurtatuko luke (7); ziurtatuko zuen (4)

ia ziurtatuta (9); salbazioa ziurtatuta (7); ziurtatuta dago (7); ziurtatuta dagoela (5); ziurtatuta izango (5)

ziurtatuz gero (6)

etorkizuna ziurtatzea (7); garapena ziurtatzea (4); presentzia ziurtatzea (4); salbazioa ziurtatzea (4); ziurtatzea da (14); ziurtatzea izan (4); ziurtatzea izango da (4)

betetzen direla ziurtatzeko (4); biziraupena ziurtatzeko (5); dela ziurtatzeko (19); etorkizuna ziurtatzeko (12); ez dela ziurtatzeko (4); ez zegoela ziurtatzeko (4); ez ziurtatzeko (4); geroa ziurtatzeko (10); hirugarren postua ziurtatzeko (4); hornidura ziurtatzeko (4); iraupena ziurtatzeko (9); lantegiaren etorkizuna ziurtatzeko (4); postua ziurtatzeko (10); sailkapena ziurtatzeko (5); salbazioa ziurtatzeko (4); segurtasuna ziurtatzeko (8)

ziurtatzeko aukera (12); ziurtatzeko behar (6); ziurtatzeko eskatu (5); ziurtatzeko neurriak (4)

arrakasta ziurtatzen (5); egonkortasuna ziurtatzen (4); ez du ziurtatzen (7); garaipena ziurtatzen (5); nork ziurtatzen (7); txartela ziurtatzen (5); ziurtatzen da (4); ziurtatzen die (5); ziurtatzen dizut (6); ziurtatzen du (35); ziurtatzen duen (10); ziurtatzen dut (6); ziurtatzen dute (12); ziurtatzen duten (9); ziurtatzen zion (4); ziurtatzen zuen (8); ziurtatzen zuten (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus