Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordutik ezkero hainbatetan bezalaxe, munduan krudelkeria nagusi zelako ziurtapena areagotu, indartu eta zabaldu egin zitzaion barnean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 33. orr.
Nola San Frantziskori jaiera handia zion zaldun noble batek San Frantziskoren heriotzaren eta zaurien ziurtapena lortu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1109. orr.
Emaile horiez gain erresuma osoko hainbat handiki ageri da bertan, bere lekukotasunaren ziurtapena eskainiz. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 123. orr.
-Agian hondatu egingo zen dinamoa, besterik gabe -Agustinak orduan, besteei begira haien aurpegietan bere hitzen ziurtapena aurkitu nahian. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 151. orr.
Irabazi-kostu kalkulua eginik "etika errentagarria" delako ezartzen dituzte etikarekin eta erantzukizun sozialarekin zerikusia duten ekimenak (aurrerago ere aztertuko ditugun barne jokabide kodeak, ziurtapen prozesuak, inbertsio funts etikoak, etiketa sozialak, eta abar). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.