Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordezkariaren izena, George McAlpin, paper eta ziurtagiri guztietan ageri zen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 156. orr.
Hiru zertifikapen edo ziurtagiri eskuratuak ditu ADA altzairutegiak azken hilabete hautan. Herria 2003-08-14
Ziurtagiri bat eman diezaiola eskatu eta Hilversum-eko udaletxera eraman ziurtagiri hori. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.
Izena idatzi eta ziurtagiria eman zion eskura. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.
Faboretxoa zor dit iaz moldatu nizkion ziurtagiri batzuen kontura. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 38. orr.
Ziurtagiria hartu al duzu? -galdetu zion bezeroari, mostradore gaineko txartela seinalatuz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 47. orr.
Kugler jauna sendagilearen ziurtagiriari esker lan behartuetatik libre geratu da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 234. orr.
Lehenengo eta bigarren mailako azterketa gainditzen dutenek Kultura Sailaren ziurtagiria jasoko dute. Berria - Euskal Herria 2004-03-31
Ziurtagiria hautsi nuen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 17. orr.
Lortutako emaitza onengatik urrezko Q ziurtagiria eta Euskalit Fundazioaren bigarren saria jaso dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
ISO ziurtagiria jaso dute Bizkaiko bost hondartzak. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Dagoeneko baditugu gurean ISO 9000 ziurtagiria duten gozo-denda edo komentuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 173. orr.
EMAS ziurtagiriak MCCko Fagor, Maier eta Danobatentzat. Berria - Ekonomia 2004-02-24
Ontziak babesteko Nazioarteko Ziurtagiria lortzeko ere zerga pagatu beharko dute ontzijabeek. Berria - Ekonomia 2004-10-09
Urte bat eterdiren lanaren ondotik, 2003ko ekainaren 6an lehen aldikotz herri mailan 27 gizarte eragilek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dute. Herria 2003-06-26
Ziurtagiriok baliokidetu ahal izateko Administrazioan, Ertzaintzan, Osakidetzan eta irakaskuntzan. Berria - Euskal Herria 2004-05-12
2007an eskuratuko lukete azken sei herrialdeek gaitza desagertu delako ziurtagiria. Berria - Gaiak 2004-01-16
Ziurtagiri faltsuarekin, jakina. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 252. orr.
Atxilotuei 1.200.000 euroko iruzurra leporatu diete, Microsoft enpresaren Windows XP Professional produktuaren ziurtagiri faltsifikatuak emateagatik. Berria - Euskal Herria 2004-01-16
Tratu txarren ondorioz hildakoak heriotza naturalez hil zirela zioten ziurtagiri gezurrezkoak egin zituzten. Berria - Mundua 2004-08-21
Gauza jakina da ez dagoela ziurtagiririk arruntena [...] lortzerik zenbaiten borondatea aurretiaz irabazi ezean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.
Kalitate ziurtagiri propioa. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan egin behar dituen lanei dagokien kostua aurreratuko badu ere, gero Espainiako Administrazioari eman beharreko Kupotik kenduko du, «betiere kasu bakoitzeko obra ziurtagiriak aurkeztu eta gero». Berria - Harian 2006-04-25
Gaixoak erraustu ostean, normalean, beste mediku batek sinatu behar du heriotza ziurtagiria, prozesua legezkoa izan dadin. Berria - Gaiak 2004-09-01
Ingelesaren gainean zeukaten ezagutza maila ontzeko eta, honi lotuta, baita ere, irakasle-ziurtagiria eskuratzearren. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 17. orr.
Ikusi nuen Abdul Raman nire irakaslea zetorrela, eskuan paper-bilkari bat zekarrela: nire eskola-ziurtagiria zen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 30. orr.
Bilera hartara lagun espezialista batek sinatutako osasun-ziurtagiriarekin joan nintzen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 252. orr.
Orain artean Gipuzkoan ia zortzi hilabete itxaron behar izaten zuten eskatzaileek egokitasun ziurtagiria jasotzeko. Berria - Harian 2005-05-01
N. sendagileari deitu nion telefonoz eta egiaztatu zidan haurdun nengoela eta haurduntasun-ziurtagiria bidaliko zidala esan zidan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.
Behartsu ziurtagiria ekarri behar dute, gainera, beren auzoko polizia komisarioak emana. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 380. orr.
bai euskarari ziurtagiria (33); egokitasun ziurtagiria (7); ziurtagiria eman (4); ziurtagiria eskuratu (3); ziurtagiria lortu (9); ziurtagiria lortu duten (3); ziurtagiria lortuta (3); ziurtagiria lortzeko (10)
bai euskarari ziurtagiriak (7); kalitate ziurtagiriak (3); ziurtagiriak lortzeko (3)