Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arestian galdetu dizudana ziurki eta ongi jakintzat daukazularik [...] esadazu arren eta labur-labur ea orain esatea komeni ote den Jaungoikoak emana aitortzen duguna ez zigula eman behar. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 126. orr.
Aurretik badakit, erabat ziurki, dioen hori ez duela inolaz ere lortu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 258. orr.
Ezin traketsago, ziurki. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.
Etorkizun ezezagun baina gertu eta ziurki trajiko baterako prestatzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.
Ezinezkoa da ziurki baiestea Enpedoklesek maite zuela, baina gupida izan zuen behintzat Panteaz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.