Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Probabilismoak, indeterminazio edo ziurgabetasunak, noiznolakotasunak, irrazionaltasunak edo kausagabeziak ez dirudite, begiratu batera, ortodoxiaren aldarean etzateko moduko zerak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.
Ezegonkortasuna, kaosa, erlatibitatea, quantak, ziurgabetasuna (behatzaileak behatzen duenarekin ezinbestean interferitzeak eragindako zehaztugabetasuna). Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.
Lanaren gogortasuna bera baino okerragoa da ziurgabetasuna. Berria - Harian 2006-04-30
"Noski" esan diot, irribarre eginez nire barruko ziurgabetasuna estaltzeko. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 91. orr.
Bizitzaren ziurgabetasunak ez zion erasaten beraren mailako jendeari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.
Ziurgabetasunaren amildegia eta etsipenarena elkartzen diren lur zerrenda estuan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 169. orr.
Etorkizunari buruz zalantza da nagusi: ekonomilarien hitzak erabiliz, ziurgabetasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 53. orr.
Ziurgabetasuna da nagusi eta arraunlarioi informazioa falta zaigu. Berria - Kirola 2006-02-24
Ziurgabetasuna sortzen dute halako neurriek, besterik ez. Berria - Ekonomia 2006-01-31
Egitasmo horiekin ziurgabetasuna areagotzea baino ez da lortzen. Berria - Mundua 2004-04-27
Ekonomia kapitalistek, oro har, hobeto funtzionatzen dute truke-tasa finkoekin, zeren diruen trukeari buruzko ziurgabetasuna ezeztatzen baita, eta ziurgabetasun hori oso kaltegarria da inbertsioak egiteko orduan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.
Euskara kontuetan ere ziurgabetasun handia sentitzen du, batzuetan doi-doi gainditu baitu unibertsitatean sartzeko eskatzen zaion euskara azterketa. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 73. orr.
Stephenek benetan pentsatzen eta sentitzen duenari buruzko ziurgabetasun sakon horrekin, behin eta berriz egiten du topo hura ezagutzen duen edonork. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.
Sistemaren ageriko aurrealdearen ostean, desordenaren ziurgabetasun aberatsa suposatzen da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 88. orr.
Ziurgabetasun politikoak baino areago [...] finantzen eta politikaren alorren arteko lotura estuak, eta horren ondoriozko finantza-jardueren opakotasunak, gobernatzeko modu baten krisia bihurtu dute krisi hau. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.
Bere esanetan, «ziurgabetasun instituzionalak» inbertsioak atzera egitea eragin du. Berria - Euskal Herria 2004-09-09
Kanpoko ordainketen oreka segurtatzen uzten zaio truke-tasari, trukeen prezioen gaineko ziurgabetasun gero eta handiago baten ordainetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.
Ez zegok inolako ziurgabetasunik!, zoria hire alde ateratzen bada, irabazi ikaragarriak hiretzat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 124. orr.
25 urteko autonomiaren ondoren, ziurgabetasun epe bat ireki da. Berria - Euskal Herria 2004-04-22
Ziurgabetasun-aire ia errukarriaz, tximinia-erlaitzerantz hurbildu zen, loreontzi japoniar bat altxatu zuen eta huraxe eskuetan zuela egon zen zutik, gelaren ingurumariari urrikalgarri so egiten ziolarik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.
Ez da bidezkoa pertsona bat bospasei urtez ziurgabetasun egoeran edukitzea. Berria - Mundua 2006-01-14
Werner Eisenberg fisikariak «ziurgabetasun printzipioa» plazaratu zuen. Berria - Harian 2005-02-11
Gertaera horiei dagokienez gauza jakina baita, Heisenberg-en ziurgabetasun-erlazioez geroztik, behatzaileak bertan egonez besterik gabe aldatzen dituela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.
Jarduera ekonomikoa ziurgabetasun eta arrisku esparru batean garatzen dela. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.
ziurgabetasun egoera (6); ziurgabetasun egoerak (3); ziurgabetasun handia (6); ziurgabetasun handia sortzen (3); ziurgabetasun handiko (3)