Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziurgabe izond ziurtasunik gabea.

Errusiar eleberrigile handi hori bezalakorik ez da izan gauza ezezagun estalien zirrara hori ariman sartzeko, eta ipuin harrigarri batean erdi-ilunetan gauza kezkagarri, ziurgabe, mehatxagarrizko mundu bat erdi-ikusten uzteko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 214. orr.

Itsaso misteriotsu eta itsasbazter ziurgabeekin. prezioen igoera da bizkaitarrentzat arazo ekonomiko larriena (%32,2), langabezia dator ondoren (%27,7), eta lanpostu ziurgabea atzetik (7,8).  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 121. orr.

Ahoa sarri irribarre ziurgabe geldo batean irekia.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.

Gogotsu utzirik hilkor eta ziurgabe dena halabehar, heriotza eta arrisku ororen esku, arrautza-oskol batengatik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.

Han, dena arbitrarioa denez, dena baita ziurgabea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

Gure izateak berezko badu ere etengabe etorkizunera begiratzea, halako eran antolaturik dago sistema, non gure igarpenak ziurgabeak baitira ezinbestean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus